Egun bat Musikan: Breakfast in America (Supertramp)

1979.urteko maiatzaren 19an, Supertramp-en "Breakfast in America" diskoak Ameriketako Estatu Batuetako arrakasta zerrendetako lehenengo postua lortu zuen. Bildumaren arrakasta ez zen une jakin hartan gelditu. Lanaren salmetak ugalduz joan dira baita ondorengo urteetan ere. Ordura arteko Supertramp-en diskoak astunak eta korapilatsuak ziren. "Breakfast in America"-ko kantak, aldiz, ondo egituratutako pop kanta melodikoak dira, gogoraerrazak eta erakargarriak. Hala nola, "Goodbye stranger" edo "The logical song", bildumako bi hit nagusietakoak.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *