Tag Archives: Sharon Jones and the Dap-Kings

Sharon Jones and The Dap-Kings: I Learned the Hard Way

 

I Learned The Hard Way Sharon Jones and the Dap-Kings taldearen laugarren diskoa da. Jones 1958.urtean jaio zen Augustan, Georgiako estatuan, James Brownen sorterri ere baden hirian. 70.hamarkadan hasi zen abesten, beste artisten diskoetan eta, gehienetan, bere izena azaldu ere ez zen egiten blues, soul, gospel eta disco lan haietan. 80.hamarkadan, bere estiloa zaharkitua geratu omen zen eta disketxeekin lan egiteari utzi zion. Sasoi batez, New Yorkeko Rykers Island gartzelako ofizial lanetan irabazi zuen bizimodua, 90.hamarkadaren erdialdean bere talentua berraurkitua izan zen arte. Egun modan dauden zapore zaharreko soul soinuen barruan, Jonesek eta bere mutilek benetan lehengo talde baten moduko musika egiten dute, funk ikutu haundiduna, gainera. Disko berri honi izena ematen dion abestia jada entzungai duzue Eitb Irratian.