Tag Archives: pop

Curt Boettcher: Misty Mirage

Misty MirageCurt Boettcher ekoizle, konpositore eta abeslariaren lanean murgilduko gara, gaur, gaueko hamarretatik aurrera, Eitb Musikan. Misty Mirage (2000) izeneko diskoan 60.hamarkadako Pop Psikodelikoaren sortzaile esanguratsu honek argitaratu gabe utzi zituen hainbat kanta batu zituzten. The Association-en “Along Comes Mary” (1966) arrakastatsuaren ekoizlea, Boettcher ahots harmonia landudun eta ekoizpen sofistikatudun pop barroko hau egiten zuten hainbat projektutako kide edo kolaboratzaile izan zen, hala nola, The Millenium, Sagittarius eta The Ballroom.

Dion: Born To Be With You

Born To Be With YouGaur gauean entzungo dugun diskoa, Born To Be With You (1975), oihartzun mediatiko haundiegirik gabe argitaratu zuten eta dendetan denbora gehiegirik igaro gabe, pop musikaren historiako ahaztutako txoko batean geratu zen. Dena den, Dion abeslariak, Phil Spector ekoizle zuela, grabatu zuen lan introspektibo honek kultuzko jarraipena izan du eta hurrengo belaunaldietako hainbat musikarik beren diskorik gustokoenen artean aipatu izan dute behin baino gehiagotan. 22:00etatik aurrera entzungai izango dugu Eitb Musikan.