Loretta Lynn: Van Lear Rose

Van Lear Rose90.hamartean, hogeitamar urte lehenago country-aren izar bilakatu ziren artistak jokoz kanpo geratzen hasi ziren. Hala ere, hauetako batzuk –Johnny Cash, Merle Hagard…- jakin zuten sasoi berrietara moldatzen eta beren izaera galdu gabe, publiko berri batengana iristea lortu zuten. Loretta Lynn, country-aren mito haundia bera ere, 2004.urteko Van Lear Rose diskoarekin itzuli zen publikoaren bat egitera. Lan honetan White Stripes-eko Jack White izan zuen ekoizle. Mehatzariaren alabaren musikaren esentzia errespetatuz, White-k emanaldi gutxitan grabatu nahi izan zuen diskoa, gordin eta bapateko. Van Lear Rose gaur, gaueko hamarretatik aurrera, entzungo dugu Eitb Musikan.

2 thoughts on “Loretta Lynn: Van Lear Rose

  1. Pingback: Gaur gauean Loretta Lynn : EITB MUSIKA BLOG

  2. Pingback: Gaur gauean Loretta Lynn | Agosti ta Barrena

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *