Author Archives: Graffiti en Rojo

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako  izan da, musika latinoaren urteko kanturik onenaren saria. Azpimarratzekoa da Calle 13 taldeak markak ahutsi dituela: 9 sari irabazi ditu; sailik garrantzitsuenetan, disko nahiz kanturik onenaren arloetan, esaterako…

Eta bai, “Latinoamerica” izeneko protesta kantuan, Peru-ko gobernuan sartu aurretik, irakasle eta abeslaria izandako, Susana Baca, Kultura Ministroak abesten du Calle 13-rekin.

 

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta Nazio Batuen erakundeak, “Playing for Change” fundazioarekin batera, “United” deituriko musika kanpaina jarri du martxan, musika izan bait da betidanik, pertsonen bihotzetara irixteko modurik zuzenena. Bost kontinenteetan zehar ibili dira grabatzen eta herrialde desberdinetako musikariak elkartuz, kantu hau osatu dute. Ea denon artean lortzen dugun, gure planeta, ezagutu duguna baino modu hobean uztea.

UNITED from 7 Billion Actions on Vimeo.

The Jayhawks,“Mockingbird Time” diskoarekin itzuli da

Mark Olson, Gary Louris y Marc Perlman-ek 80ko hamarkada erdialdera sortu zuten taldeari buruz esaten da, musika munduan dabilen, talde ezezagunik onena dela. Beste batzuk diote country alternatiboaren maixu direla …Taldeak berak, argi dauka, sekula egin duen lanik borobilena argitaratu duela oraingoan eta EITB Irratiko play-listean, ezinbesteko dira kanta honekin: “She Walks in so many ways”

 
The Jayhawks – She Walks In So Many Ways: The Ocean Way Rehearsal Sessions on MUZU.TV

object>

“Gay Pirates”: Cosmo Jarvis-en abestian, maitasuna garaile!

Jarvis-ek, 21 urte, Devon (Inglaterra), gay esteriotipoen aurka idatzi zuen “Gay Pirates”. Letra hunkigarria eta ritmo indartsua dituen abestia da eta kritikarik onenak ditu hortik zehar, Stephen Frears, zine zuzendariak, Cosmo Jarvis-en kantua bere twitter-ean goraipatu zuenetik.

Ez galtzeko modukoa da eta zalantzarik gabe, udako kantuetako bat EITB Irratian.

 

Alex Winstonen “Choice Notes”, telebistaz entzuten dena orain irratian!

Alex Winston-en kanta, automobil etxe japoniar baten iragarkiari esker egin da, hemen famatu. Ikutu japoniarra du nahiz eta Alex estatubatuarra den; New Yorken bizi da eta “Sister Wife” izeneko lehen disko txikiarekin, baietz zeresana eman! Ea, gogoratzen duzun orduan, EITB Irratian entzun zenuela lehen aldiz!

Muchuu, Ellie Goulding edota Lykke Li atsegin badituzu, Alex Winston ere bai…Disfrutatu!

The Vaccines da, modako talde britainiarra

“What Do You Expect from the Vaccines” diskoa estreinatu

aurretik ere, urteko kiniela musikal guztietan sartzen ziren.

BBC katean, talentu berrien artean aukeratu berri dituzte eta EITB

Irratian, egunero duzu “Wetsuit” deituriko euren kanta berria entzuteko aukera.

Erne, The Vaccines, urteko taldeetako bat da eta!

Low taldearen bideoak, sorpresa gordetzen du bukaeran.

Low amerikarrek, John Stamos aktorearekin grabatu dute “C’mon” diskoko lehen bideoklipa. 50eko hamarkadako estetika dotorea dute irudiek eta bukaeran inork espero ez duena gertatzen da…

John Stamos, Mary-Kate eta Ashley Olsen ahizpen aita izan zen “Padres Forzosos” telesailean, eta Low taldearekin erabat maiteminduta dago. Gu ere bai…

“Don’t say Oh Well”… The Grouplove denak emanda dator!

Grouplove kalifroniarrak, izen  bereko disko txikian bildu dituzte, euren lehen sei kantuak eta  “Don’t Say Oh Well”  izeneko kanta batekin aurreratu digute, aipaturiko “Grouplove”  EP-a. Florence and The Machine britainiarren, ihazko gira amerikarrean, telonero lanak egin zituzten eta bistan da, Kretan pisukide izan ziren Arte ikasleek, zeresana ematen jarraituko dutela! EITB Irratian entzungo dituzu egunero…