Aurreko diskoetxearekin hautsi ondoren, harreman galduak eta une latzak nagusitu dira Chauntelle, Sherri, Stacy, eta Weston DuPree anai-arrebak eta Garron DuPree lehengusuaren, “The Valley” diskoan; azken finean, Radiohead britainiarren jarraitzaile izan dira betidanik.
Snow Patrol, The Fray naiz Coldplay-ren telonero ibili izan dira orain arte eta argi dago, pista jarraitu beharreko taldea dela. EITB Irratian ez dugu aukerarik galduko! Gure play-listean sartu ditugunez, egunero entzunten da estudioko bertsioa, baina taldeko hiru ahizpak, akustikoan ere zeinen ongi moldatzen diren ikustea nahi genuke orain. Disfrutatu!