Eguneko Diskoaren tartean, 60ko hamarkada hasierako pop britainiarrari egingo diogu lekua gaur. Joe Meek ekoizleak Londres iparraldean, Holloway kaleko 304.zenbakian, ekoiztu zituen single esanguratsuenetako batzuk entzun ahalko dituzue, 22:00etatik aurrera, Eitb Irratiaren sintonian.
Pop musikaren ekoizle iraultzaileenetako bat izan zen gizon honek grabazio zein ekoizpen sistema berritzaileak erabili zituen bere estudioan, musikaren ekoizpena zientzia bihurtuz, eta soinu bereizgarri bat sortzea lortu zuen, bere hitzetan, kosmos-aren soinua zena.
Berarekin lan egin zuten talde eta abeslarien artean honako hauek daude: The Tornados, The Honeycombs, Screaming Lord Sutch, Mike Berry, Peter Jay, Glenda Collins, Jenny Moss, The Crying Shames, The Buzz , The Syndicats…