Sam Cooke: Live at the Harlem Square Club

Soul musikaren izarrik haundienetakoa izan zen Sam Cooke, zalantzarik gabe. Batez ere, soul dotorea, goxoa, abesteagatik gogoratua, ezin da ahaztu bere lehenengo pausuak gospel abeslaritzat eman zituela, esaterako, Soul Stirrers talde esanguratsuan. Gaur, eitbmusikan, gaueko hamarretatik aurrera, Sam Cooke-k, 1963.urteko urtarrilaren 12an, Miamiko Harlem Square Club-ean eskainitako emanaldia entzungo dugu. Kontzertu honetan bere hit ezagunak abestu zituen (“Cupid”, “Bring It On Home To Me”, “Chain Gang”, “Twisting The Night Away”…), gospeletik oso gertu zegoen interpretazio sutsuan. Diskoak, ordea, ez zuen 1985.urtera arte argia ikusi. Berandu argitaratua izan arren, lan hau soul musikaren altxorretako bat da.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *