Egun bat Musikan: Percy Sledge

Percy Sledge, 1941eko gaur bezalako egun batean jaioa, betirako egongo da When a Man Loves a Woman baladari lotuta. Sledgek pasio eta estuasun oso sinesgarriz interpretatu zuen kanta hau. Bere interpretazioak eman zion benetako esangura eta soul mamia kantari. Egia esan, kanta guztiak modu berean abesten zituen, estura indartsua erregu dardaratia bilakatuz, askotan. Bere ahotsak 60.hamarkada amaierako hegoaldeko soul sakonaren abeslaririk garrantzitsuenetako bat bilakatu zuen.

  

Spooner Oldhamek eta Dan Pennek idatzitako kantak grabatu zituen sasoi hartan, Alabamako Muscle Shoals estudioetan. Hurrengo hamarkadan Percy Sledgeren diskoen salmentek beheruntz egin arren, 80.hamarkadan telebista iragarkietan eta hainbat zinema pelikulatan When a Man Loves a Woman klasikoa agertzeak, arrakasta bolada berria ekarri zion. Oraindik ere kontzertuak eskaintzen -eta noizean behin grabatzen ere- badiharduen izar beteranoa da Percy Sledge. Entzun eitb.comen.

 

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *