Egun bat Musikan: Physical (Olivia Newton-John)

1981eko azaroaren 21ean, Olivia Newton Johnen Physical Estatu Batuetako arrakasta zerrendetako lehenengo postuan zen. Hau izan da Greasen protagonistaren ibilbide musikaleko kantarik arrakastatsuena. Ordura arte egin zuenetik urrundu egiten zen abesti hau: soinu goxoetatik estilo probokatzaileago batera pasa zen eta, esan bezala, arrakasta izan zuen. Hala ere, hainbat irrati katetan zentsuratu egin zuten eta baita debekatu ere.Kantaren hitzen esplizitua konpetsatzeko-edo, Physicalentzat umorezko bideoklipa sortu zuten.

  

Olivia Newton John gimnasio batean azaltzen da, tipo lodikote batzuei klaseak ematen. Izerdi eta sufrimenduen ostean, ordea, gizon lerden bilakatzen dira. Oliviak, orduan, beraiekin ligatu nahi du baina, gizonek nahiago dute euren arteko konpainia, emakumearena baino. Bideokliparen amaiera gay hau ere, MTVn adibidez, zetsuratua izan zen behin baino gehiagotan. Dena den, Olivia Newton Johnek Urteko Bideoklip Onenaren Grammy saria eskuratu zuen. Hauxe izan zen bere azkenengo kanta arrakastatsua. Ondoren egin zituen dance-pop sexyko diskoak grabatzeko ahalegina, baina ez zuen lortu.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *