Egun bat Musikan: LaVern Baker

1929.urteko azaroaren 11an LaVern Baker abeslaria jaio zen Chicagon. 50.hamarkadaren erdialdean, rockanrollaren lehenengo bolada esanguratsuan, bere dotorezia pertsonalarekin hornituak, hainbat novelty gogoraerraz grabatu zituen Atlantic zigilurako. Hala nola, Tra La La, Bop-Ting-A-Ling edo Tweedle Dee. Azken hau, Tweedle Dee kanta, bere hit haundia izan zen 1955.urtean. Hala ere, sasoi hartan ohikoa zen moduan, publiko zuriarentzako Georgia Gibbsek grabatu zuen bertsioak gure protagonistaren arrakasta lainotu zuen. Bakerek, haserre, auzitara eraman zuen zuritze hau baina galdu egin zuen. Zuritzeak zuritze, diva sexy honen arrakasta goruntz zihoan.

  

Bere itxura dotoreak eta xarmak telebistako eta hainbat zinemako filmetako faborito bilakatu zuten. 60.hamarkada amaieran Vietnamera joan zen, soldadu amerikarrak entretenitzera. Dena den, oso gaixo jarri zen bidaia honetan eta denbora luzez ospitalean egon eta gero, Estatu Batuetara itzuli beharrean, Filipinetan geratu zuen. 22 urtez, Ejerzitoko musika klub bateko arduradun lanetan aritu zen urte hauetan. 80.hamarkada amaieran bueltatu zen Ameriketara, New Yorkeko Madison Square Gardenen egin zen Atlantic zigiluaren 40.urteurreneko festan esku hartzera. Beste hainbat kontzertu gogoangarri ere eskaini zituen LaVern Bakerek bere bizitzako azken urteetan. 1997an hil zen.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *