Egun bat Musikan: All you need is love

1967.urteko ekainaren 25ean Beatlesen “All you need is love” mundu guztian entzun zen, aldi berean, telebistako satelite bidezko lehenengo ekoizpenari esker. Our World izeneko saio aitzindari horrek 400 milioi ikusentzule izan zituen. Saioa zuzenean egin zen eta hainbat herrialdekin konexioak egin ziren. Herrialde bakoitzeko artistak azaltzen ziren konexio horietan (esaterako, Maria Callasek eta Pablo Picassok ere esku hartu zuten) eta hauen artean, esan bezala, Beatles taldea agertu zen.

  

Egia esan, hauen emanaldia izan da ondorengo urteetan gogoratuena. John Lennonek propio idatzi zuen abestia. Izenburuan argi uzten duten bezala, “behar duzun guztia maitasuna da” mezua zabaldu nahi izan zuten, Vietnamgo Gerra unerik latzenetako bat bizitzen ari zenean. Bakearen eta maitasunaren aldeko ereserkia abesteko orduan, gainera, hainbat lagun batu zitzaikien Liverpoolekoei. Hala nola, Graham Nash, Eric Clapton eta Mick Jagger. 1967.urteko ekainaren 25eko telebistaren une historiko honetako irudiak dituzue hemengo bideoan ikusgai.

 

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *