Egun bat Musikan: MONTEREY POP FESTIVAL

Montereyko pop jaialdiaren lehen edizioa 1967ko ekainaren 16tik ekainaren 18ra ospatu zen Californian. 200.000 gazte baino gehiago bildu ziren 60ko hamarkadako rock jaialdietan lehena izan zen makrofesta honetan. Monterey, maitasunaren udararen abiapuntua izan zen, amerikar kontrakulturako gazteen lehen topagunea eta Woodstock bezalako jaialdi erraldoien aurrekari zuzena. Jaialdian parte hartu zuten talde eta bakarlariek, Ravi Shankar-en salbuespenarekin, muxu truke eskaini zituzten beraien kontzertuak eta sarreren bidez jasotako diru guztia karitateko lanetara bideratu zen. Jaialdiak kartel ikusgarria aurkeztu zuen, gaur egun sinistezina dirudien kartela eta besteak beste, talde hauek aritu ziren Montereyko jaialdian: The Who, Jimi Hendrix, The Mamas and the Papas, The Buffalo Springfield, The Byrds, Canned Heat, Jefferson Airplane, Scott McKenzie, Otis Redding, Janis Joplin (Big Brother and the Holding Company), The Steve Miller Band, Hugh Masekela, THe Grateful Dead, Laura Nyro, Lou Rawls etab.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *