Egun bat Musikan: I will always love you

1973.urteko ekainaren 17ra goaz gaur. Egun hartan, Dolly Parton Nashville-ko RCAren B grabaketa-estudiora joan zen "I will always love you" grabatzeko asmoz. Argazkian ikusten zuen moduan, Dolly Porter Wagoner-ekin azaltzen da. Izan ere, abesti hau berari eskaini baitzion. Kanta grabatu zuenean euren arteko harremana amaitu egin zen baina, ordura arte, bikote artistikoa eta baita sentimentala ere osatu zuten. Dolly Partonek bikote izandakoari maitasuna izan dezala opa dio, elkarrengandik banatuta igaroko duten etorkizunean. Oso ekoizpen garbia eta xumea, "I will always love you" Dolly Partonen hasierako hitik gogoangarrienetako bat dugu.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *