Egun Bat Musikan: JUNE CARTER

June Carter Cash 2003ko maiatzaren 15ean hil zen. Country musikaren baitan ibilbide luze eta arrakastatsua egin zuen abeslaria, "Ring of Fire" abestia konposatu zuen eta 60ko hamarkadatik aurrera Johnny Cashen emaztea izan zen. Bikoteak bi grammy lortu zituen "Jackson" (1968) eta "If i were a carpenter" (1970) abestiengatik. 2006ko Oscar sarien edizioan, Reese Whiterspoonek emakumezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen Walk the line filman June Carter abeslariaren antzezlan bikaina egin izanagatik.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *