Egun bat Musikan: Spandau Ballet-en True

1983.urte maiatzaren 14an Spandau Ballet talde britaniarraren "True" bilduma Erresuma Batuko diskorik arrakastatsuenen zerrendako lehenengo postura iritsi zen. Bahamas Irletan grabatutako diskoak, gainera, eraberritzea ekarri zuen Spandau Ballet-eko mutilentzat. Erromantiko Berrien garaiari agur esan zioten eta sofistikazio gehiegizkoak alde batera utzi zituzten, bai euren estetikan eta baita kantetan ere. Guzti horren ordez, traje dotore eta finak jantzita etorri ziren eta arrakasta zerrendetako goiko postuak kolpatuko zituzten kantak grabatu zituzten, esaterako, "True" edo "Gold".

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *