2005.urtean Trojan diskoetxeak Pressure Drop The Definitive Collection kanta bilduma argitaratu zuen. Bilduma honetan Toots and Maytals hirukote jamaikarrak 1964tik 1974ra grabatu zituen zenbait kanta jasotzen dira , hirukotearen ibilbideko hamar urte emankorrenak bi cd-tan laburtuz.
Gaur, 22:00etatik aurrera, Eguneko Diskoaren tartean, Toots Hibbert, Nathataniel “Jerry” McCarthy eta Raleigh Gordon jamaikarrek egin zuten musika gogoratuko dugu, ska doinuetatik, rocksteady eta reggae musiketara.