I’m A Bird Now New Yorkeko Antony & The Johnsons taldearen bigarren diskoa izan zen. Urteko disko onena, 2005eko Mercury sarien jaialdian, sari honi esker lortu zuen Antony Hegartyren taldeak komunikabide britainiarren arreta. ” Hope There’s Someone” oihartzun handiko abestia izan zen eta I’m A Bird Now diskoaren salmentak nabarmen igo ziren Mercury sarien ondoren: aste bateko epean, zerrenda britainiarren 135.postuan egotetik, 16.posturaino iritsi zen diskoa.
I’m A Bird Now diskoaren grabazioan, Antony Hegarty-ren taldeak luxuzko gonbidatu hauek izan zituen: Boy George, Lou Reed, Rufus Wainwright eta Devendra Banhart.