Tag Archives: 24 Hour Party People

Shaun Ryder

Shaun+Ryder++1992

Shaun Ryder musikari ingelesa, Happy Mondays eta Black Grape taldeetako abeslaria, 1962ko abuztuaren 23an jaio zen. Factory zigiluaren sortzailea eta Manchesterreko Hacienda clubaren jabea zen Tony Wilson managerrari esker, Happy Mondays 80ko hamarkadako indie talde handienetako bat izatera heldu ziren eta Stone Roses taldearekin batera  Madchester izenaz bataiatu zen soinu berriaren ordezkari nagusiak. Rave kulturaren jaiotzarekin bat egin zuen Happy Mondays taldeak gorantz baina, suziri batek bezala, gora iristean eztanda egin zuen.  1992an desegin zen Happy Mondays taldea eta Shaun Ryder urte gutxitara itzuli zen eszenatokietara Black Grape talde berriarekin.