Crowded House Woodface

img_1_pr Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai.  1991ko disko hau, 90eko hamarkada hasierako pop musikaren gailurretako bat,  Neil eta Tim Finn anaiek konposatu zuten.

Finn anaiek proiektu paralelo baterako sortu zituzten disko honetan jasotako abesti gehienak baina azkenik Crowded House taldeak grabatu zituen.  Capitol zigiluak eta Crowded House taldeak hitzartuta zituzten Zelanda Berriko taldearen hurrengo diskoaren grabazio eta argitalpen datak. Capitol diskoetxeak, baina,  atzera bota zizkien disko berrirako proposatutako abestiak eta diskoaren grabazio saioen egunak gainera zetozkiela ikusita Neil Finn-ek anaiari galdetu zion ea euren proiekturako idatzitako abestiak Crowded House taldearen disko berrirako graba zitzaketen. Anaiak baietz erantzun zion baina berak ere diskoaren grabazioan parte hartzearen baldintzarekin. Adostasun batera iritsi ziren eta gutxira ekin zioten Woodface diskoa grabatzeari. Diskoak aurkeztu zituen singleen artean “Weather With You izan zen arrakastatsuena.

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

vashti-bunyan-just-another-diamond-day60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye uhartean artista komuna bat sortzearekin egiten zuen amets eta Erresuma Batuko gazteei utopia hartara batzera dei egin zien 1968an. Deialdi honi erantzunez abiatu zen Vashti Bunyan Londresetik  Eskoziako iparralderantz.

Ijito gurdi bat hartu, zaldi bat, txakur bat eta bere mutilaguna, Robert,  eta bidean jarri zen. Urtebete baino gehiago behar izan zuten gurdi bide zaharretan barrena Eskoziara iristeko eta Skye irlara gerturatzean Donovanek komuna hippie hura sortzearen asmoa bertan behera utzi zuenaren albistea eman zieten.  Bidaia, baina, ez zen denbora galtze hutsa izan. Vashti Bunyanek bidai espiritual bat bezala oroitzen du Londresetik Eskoziara egindako bidai hura. Gurdi zahar hartan beste modu batera bizitzen ikasi omen zuen, naturarekin harremanean eta modu sinple baina, bere hitzetan, zoriontsuago batean. Bidai hartan idatzi zituen abestiek osatu zuten 1970eko bere debut diskoa Just another diamond day.

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako  izan da, musika latinoaren urteko kanturik onenaren saria. Azpimarratzekoa da Calle 13 taldeak markak ahutsi dituela: 9 sari irabazi ditu; sailik garrantzitsuenetan, disko nahiz kanturik onenaren arloetan, esaterako…

Eta bai, “Latinoamerica” izeneko protesta kantuan, Peru-ko gobernuan sartu aurretik, irakasle eta abeslaria izandako, Susana Baca, Kultura Ministroak abesten du Calle 13-rekin.

 

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta Nazio Batuen erakundeak, “Playing for Change” fundazioarekin batera, “United” deituriko musika kanpaina jarri du martxan, musika izan bait da betidanik, pertsonen bihotzetara irixteko modurik zuzenena. Bost kontinenteetan zehar ibili dira grabatzen eta herrialde desberdinetako musikariak elkartuz, kantu hau osatu dute. Ea denon artean lortzen dugun, gure planeta, ezagutu duguna baino modu hobean uztea.

UNITED from 7 Billion Actions on Vimeo.

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak “The Lady Is A Tramp” abestia bertsionatu dute. Crooner estatubatuarrak, Norah Jones, Michael Bublé, Aretha Franklin eta Amy Winehousekin kolaboratu du besteak beste, “Duets II” izeneko lan honetan.

Ikusi dezagun “The Lady Is A Tramp” abestiaren bideoa: