Monthly Archives: May 2009

Finalerako sarrerak, “rebenta”n bakarrik

Txetxu Urbieta. Espero zena. Salmenta hasi orduko sarerra denak agortuta. Irujok eta Olaizola II.ak Ekainaren 7an Atanon jokatuko duten finalerako ordubetean saldu dira sarrera denak. Beraz, sarrera nahi edo behar duenak rebentara jo beste aukerarik.

Buruz buruko finalaren aurretik, datorren larunbatean Ipar Kutxa torneoko finala jokatuko da Beotibarren. Asier Olaizola eta Oier Mendizábal Gonzalez eta Laskurainen aurka. Euskadi Irratiak zuzenean eskeiniko du partida.

Finalerako sarrerak, "rebenta"n bakarrik

Txetxu Urbieta. Espero zena. Salmenta hasi orduko sarerra denak agortuta. Irujok eta Olaizola II.ak Ekainaren 7an Atanon jokatuko duten finalerako ordubetean saldu dira sarrera denak. Beraz, sarrera nahi edo behar duenak rebentara jo beste aukerarik.

Buruz buruko finalaren aurretik, datorren larunbatean Ipar Kutxa torneoko finala jokatuko da Beotibarren. Asier Olaizola eta Oier Mendizábal Gonzalez eta Laskurainen aurka. Euskadi Irratiak zuzenean eskeiniko du partida.

Osasunak jaisteko %55,5eko probabilitatea du

Kalkulu matematikoen arabera datuak ez dira oso baikorrak gorritxoentzat. Dena den, kasu honetan matematikek kale egitea espero dugu eta Osasuna Lehen Mailan geratzea beste urte batez.

 

Osasunak maila mantenduko luke Real Madrilen aurka garaipena lortuz gero. Berdinketa kasuan ere maila mantenduko luke Getafek gol bat baino gehiagogatik galtzen badu edo Sportingek galduz gero.

 

Hauek dira maila mantentzeko leían dauden taldeek dituzten aukerak:

 

Osasuna (40 puntu): Salbazioa lortuko du…

 

Real Madrili irabazita

Berdintzen badu, eta Getafek gol bat baino gehiagogatik galtzen badu

Berdintzen badu, eta Sportingek galtzen badu

 

Valladolid (42 puntu): Salbazioa lortuko du…

 

Betisen aurka irbazten edo berdintzen badu

Galtzen badu, eta Getafek galduz

Galtzen badu, eta Osasunak irabazten ez badu

Galtzen badu, eta Sportingek irabazten ez badu

 

Betis (41 puntu): Salbazioa lortuko du…

 

Valladolidi irabazten badio

Berdinketa Portu eta Getafek galtzen badu

Berdindu eta Osasunak irabazten ez badu

Berdindu eta Sportingek irabazten ez badu

Getafek baino alde txikiagoagatik galtzen badu

Galdu eta Osasunak irabazten ez badu

Galdu eta Sportingek irabazten ez badu

 

Getafe (41 puntu): Salbazioa lortuko du…

 

Racingen aurka irabazten edo berdintzen badu

Gol bategatik galdu eta Osasunak berdintzen badu

Galdu eta Osasunak ere galzten badu

Galdu eta Sportingek irabazten ez badu

 

Sporting (40 puntu): Salbazioa lortuko du…

 

Recreativoren aurka irabazten badu

Berdindu eta Osasunak irabazten ez badu

Galdu eta Osasunak ere galtzen badu

Aurten ez

Aitor Elduaien. Gaur hartu dute azken erabakia Albertok, Juanek eta Mikelek: ez dute Makaluko Mendebaldeko Pilarean  saiakerarik egingo. Etsi dute jada, eta horretan azken eguraldi parteak lagundu du: datorren astean  prezipitazioak zertxobait urrituko dira, baina haizea berriz indartu egingo da, eta luzarorako itxura dauka egoera horrek.

Nabarmena da, maiatza kaxkarra izan da Mendebaldeko Pilarean sartu ahal izateko, eta orain, dagoeneko, monzoiaren etorrera sumatu liteke, ekainetik irailera bitarte irauten duen Himalayako euri sasoia.

Amaitu da beraz Naturgas-Makalu Mendebaldeko Pilarea espedizioa, amaitu da berau estilo alpinoan igotzeko ametsa. Mutilak atsekabetuta daude, “zorte txarra” aipatzen dute maiz, eta ditxosozko lau eguneko eguraldi oneko leiho hori agertu ez izanaren pena dute.

Baina, behin eta berriro aitortu izan duten bezala, “Himalayan dagoen erronkarik eta biderik politenetakoa” da Makaluko Mendebaldeko Pilarea, eta aurten ezin izan bada ere, “prest” agertu dira “erronkari aurre egiteko berriro noizbait hona itzultzeko”.

Datuak eta kronologia:

  • 53 egun etxetik abiatu ginela (martxoaren 30ean)
  • 39 egun Makaluko Mendebaldeko Pilarearen Oinarrizko Kanpalekuan (5.300m) apirilaren 14tik maiatzaren 22ra
  • Aiprilak 17-18: Baruntse azterketa
  • Apirilak 24: Baruntse (7.152m) gailurra
  • Apirilak 28-30: Makalu La (7.400m) lepora joan-etorria
  • Maiatzak 6-7: Makalu Mendebaldeko Pilarean lehen saiakera (C-I, 6.500m)
  • Maiatzak 15-16: Makalu Mendebaldeko Pilarean bigarren saiakera (C-I, 6.500m)
  • Maiatzak 21: saiakera gehiago ez egiteko erabakia

Aukerak agortzen

Aitor Elduayen. Atzo jaso genuen eguraldi parte berria. Atzo jaso genuen kolpe mikatz berri bat. Badirudi igandera arte eguraldi onik eztugugula izango, nabarmen ona denik ez behintzat. Alegia, Mendebaldeko Pilarean sartzeko behar diren baldintza ia perfektuak eztirela emango.

Eta zamaketariak etzi, ostirala, datoz OK jasotzera, Tumlingtar-era itzulera abiatzeko. Haiek bai, eta gu?

Badaezpadako bi parte gehiago jasoko ditugu. Lehena bihar, datorren astera begirako lehen printzak  erakutsiko dizkiguna. Deskuidoan antizikloi itxurako zerbait badago, erne! Baina itxurazko ezer ez badago, akabo, zamaketariekin batera geu ere behera.

Itxaropenari eutsiz hemen geratuz gero bigarren partea igandean jasoko dugu, datorren asteko parte zehatza emango duena, eta haren arabera egingo dute mendizaleek zirt edo zart.

Continue reading

Udaberri eroa

“Hau aparteko urtea izaten ari da”, Albertok. “Aparteko urtea baino, urte txar bat, urte desberdina akaso bai, baina txarra, asko gehiago gabe”, Juanek. “Zorte kontua da, sasoia halakoa egokitu da, eta kitto”, Mikelek.
Dom denda barruan, jantoki eta egonlekutarako probesten dugunean, eguraldia da mintzagai nagusietakoa gosari ostean –irin opiltxoak gurina eta mermeladarekin, eta tea edo esne hautsekin lagundutako kafea-. Azken lau egunetatik honako eguneroko iragarpenek gaurko eguna, astelehena maiatzaren 18a, bereizten zuten mendi jardunerako eguraldi onenekoa bezala: prezipitazio aukerak oso urriak eta haizea oso-oso bare, 6.600 metrotan egunean batazbeste orduko 14 km-ko indarra, eta 8.500 metrotan orduko 25 km-koa. Mendebaldeko Pilarean bete-betean aritzeko primerako datuak.

Baina, bai zera! Gaurko gaua izan da OK-n orainarte izan dugun haizetsuena, eta goizak aurea egin ahala ere ezta batere baretu. Hori 5.300 metrotan. Pentsatu ere eztugu egin nahi 6.500 metrotan dagoen C-Iean, edota zer esanik ez, tente-tenteak diren 7.350 metrotan eta 7.800 metrotan dauden erlaitzetan, C-II eta C-III izatekoak zirenetan, giroa zer nolakoa izango den. “Giroa, giroa! Hegan egiteko sekulakoa!”, dio erdi barrezka, brometan, Mikelek. Continue reading

Atsekabetuta, baina ongi

Oinarrizko Kanpalekuan giro lasaiean gaude gaur. Atzo arratserako itzuli ziren Alberto, Juan eta Mikel bertara. Loak baretu ditu puska bat, baina atsekabea nabaria da, bigarren saiakeran ere atzera egin behar izana gogorra izan zen oso.

Eta orain? Bada astebeteko egonaldia geratzen zaigu Oinarrizko Kanpalekua utzi aurretik. Denbora horretan eguraldi tarte on bat zabalduko balitz, taup, berriz ere gora, baina esan beharrik ere eztago oso zaila izango dela dagoeneko hori gertatzea. Itxaropen printza txiki horri helduta daude halere hiru mendizaleak. Continue reading

Utzi egin dute

Ezinezkoa. Hormaren zailtasunaren aurka ezik, haizearen aurka ere aritu behar izan dute beste behin Albertok, Juanek eta Mikelek. Atzo jasotako iragarpenak dagoeneko abisua eman zuen: haizea harrotu egingo zen gaur, bereziki goiz partean, eta hala izan da.

Gau hotza baina oso barea igaro ondoren, 07:00etarako prest ziren abiatzeko. “Atzo jaso genuen iragarpenak nahiko jota utzi gintuen gaurkoari begira, baina gaua lasai-lasaia izan da eta orain ere bare antzera dago, beraz gora jarraituko dugu”, zioen Albertok abiatu aurretik egindako konexioan. Artean gogoa eta motibazioa pizturik zeuzkaten, errezeloa ere bai, baina denen nahasketan lehenak nagusi.
Baina, irten orduko etorri da haize aldaketa, ordurartean mendizaleekin ezkutaketan jolasean aritu izan balitz bezala. Gora egiten saiatu dira aurren batean, baina ordu terdi egin orduko haizea geroz eta ernegatuago. Oinarrizko Kanpalekutik ere beldurra ematen zuen egoerak: hiru mendizaleak elur izoztuko ertzean gora haize zirimolen artean.

Azkenean geldiunea. Talkie bidezko konexioa Albertorekin. Nahiz atzo eta gaur goizean birritan entzun duen, berriro gaurko eta biharko eguraldi parteaz galdegin du, haize indarraren datuak jakin nahi zituen batez ere. “09:00etarako orduko 34 km-ko indarra, eguerdiko 12:00etarako orduko 33 km-koa,… 15:00etarako zertxobait jaitsiko da orduko 27 km-ra…”. Kolpe gordina mendizaleentzat: “Datu altuegiak dira… orduko 20 km-tik behera behar dugu hemen aritzeko… (isilune luzea)… zaude Aitor, elkarrekin hitzegin behar dugu”, Albertoren erantzuna.

Lehen saialdia 6.500 metrotan utzi zuten, orduan gau txarra, haizetsua oso, pasatu zuten, eta erabakia garbia izan zen. Atsekabetuta, baino oraindik aurretik denbora bazegoela jakitun, itxaropentsu jaitsi ziren. Gaur 6.500 metrotan zuten kanpalekutik atera dira goruntza, bai, baina alferrik.
“Beherako bidea hartuko dugu… hau oso kolpe gogorra izan da, gaurkoa ez da aurreko aldian bezala animoso jaisteko modukoa. Halere oraindik beste saio bat egiteko moduan egon gaitezke… Baina esanda bezala, kolpe handia da”, esan du Albertok konexioa berrartutakoan.

Bada hori, behera, baina oraindik ere itxaropen izpi batekin, guztiz etsi gabe. Pasta berezikoak dira hiru mutilok. Zain gaude noiz iritsiko. Esfortzu ondorenerako Maila sukaldariak spagettiak prestatuko dizkie, txorixoarekin, gaztarekin eta tomate saltsarekin goxatutakoak. Goxoak gozorik apenas ekarriko die, badakigu, baina sikiera hau behintzat ona izan dadila pentsamendu txarrak eta nahigabea zertxobait arintzeko.

Bigarren saiakera Mendebaldeko Pilarean

Hillary Base Camp-etik itzuli eta erne jartzea, dena bat izan zen atzo. Ez ziren nahi bezain eroso egon behealdeko kanpalekuan (4.800m.), elurra izan zuten gau osoan eta hotza korronte lekua baita hura.

Eta, aipatu bezala, behin itzulitakoan piztu zen alarma: azkena jasotako eguraldi parteak hobekuntza nabarmena erakusten du, nahi izatera ‘leiho ona’ ere dei geniezaiokena. Continue reading

Himnoari txistuak eta TVEren zentsura

Kopako finalak irudi esanguratsua utzi zigun. Erregeak Mestallara sartu zirenean, ohi legez, Espainiako himnoa entzun zen. Espero bezala, Athletic eta Bartzelonako zaleek txistuekin hartu zuten hau eta erreserkia entzutea zaila izan zen. Hau ez zen oharkabean pasatu Espainiako hedabideetan eta askok eta askok kritika gogorrak egin dizkiote zaletuei.

TVEk egindakoa ere ezin dugu aipatu gabe utzi. Himnoa hasi zenean irudiak kendu zituzten San Mamesekin konexioa egiteko. Ondoren, barkamena eskatu zuten, baina atsedenaldian himnoa errepikatu zuten, hori bai, entzundako txistuak kenduta eta himnoaren bolumena igota.