Category Archives: Pilota

Xabier Euzkitze: ‘Amets Urrutia’

Amets Urrutia

Bizitzaren edozein alorretan ere oso zail gertatzen da gorenera iristea. Lan asko bakarrik ez, aparteko dohain bat ere behar izaten da horretarako, inon ikas eta eros ez daitekeena: berezkoa. Denak bazituen, baditu, Migel Mari Urrutiak. Halere, erremontea utzi eta Mexikora joatea erabaki du, emaztearen familiak egin dion lan eskaintzari baiezkoa emanik. Galarretan lehen partidak jokatzen dituztenek miraz eta inbidiaz begiratu izan diote, eta haiei kosta egingo zaie Saldiastarraren erabakia ulertzea. Baina bai, buruz buru zein atzelari gisa hainbeste distira duen izar handia itsasoaren beste aldera doa, herri txiki batetik munduko hiririk handienera. Aldaketa bortitza, inondik ere.

Erabaki ausart hori edonork ulertuko zukeen kirolari bizitzaren hondarrean hartua izan balitz, erremontista gisa egin beharrekoak eginak balitu. Migel Marik 28 urte besterik ez du, ordea. Sasoirik hoberenean deliberamendu hori hartzeko, espezialitate eder hori bizi izaten ari den krisiari erreparatu beharra dago, ezbairik gabe. Egoera ekonomiko orokorrak nabarmen erasan dio erremonteari. Oriamendi enpresa ahalegin guztiak eta bi egiten ari da, jende gehixeago erakartzea lortu du, baina apustuek ez sinesteko beherakada izan dute, eta horiek ez dira edozein moduz lehenera etorriko. Erdira etorrita ere!

Testuinguru horretan, Urrutia urrutira doa. Bi saski daramatza, badaezpada. Izan ere, Migel Marik ongi daki munduak egunero bira oso bat ematen duela eta, zer gerta ere, itzulerako aterik ez du itxi nahi. Erremontezaleek nabarituko dute pilotari bikain eta mutil zoragarri horrek utziko duen hutsune handia. Hutsuneak hutsune, denek opa diote gauzak ongi joan dakizkiola, hartutako erabakiaz damutu beharrik ez dezala izan. Eta damutuko balitz, beti geratuko zaio Galarreta.

Xabier Euzkitze

Euskadi Irratia Saria: Berasaluze, Xala eta Olaizola II, onenak

Asteburuko lau partidatako onenak lau aurrelari irabazleak izan dira. Berasaluze, Xala, eta Aimar Olaizola (60 puntu) lortu daitekeen puntu kopuru guztiarekin gelditu dira, eta Irujo laugarrena izan da 7 puntura ( 53). Azpimarratzekoa da Gonzalezek ez duela punturik eskuratu.

Sailkapen nagusian Juan Martinez de Irujok lider jarraitzen du (262) , baina Aimar Olaizola (229) bigarren postuaz jabetu da, Titini (199) aurrea hartuz.

SAILKAPEN NAGUSIA:

IRUJO 262
OLAIZOLA II 229
TITIN 199
XALA 180
BERASALUZE 179
PASKUAL 169
ZUBIETA 155
LASKURAIN 152
BEROIZ 152
GONZALEZ 119
BENGOETXEA 107
OLAIZOLA I 107
BEGINO 90
MENDIZABAL 81
APRAIZ 68
OTXANDORENA 49
PATXI RUIZ 42
EULATE 35
BELOKI 25

Binakakoa hastear da!

Liga profesionalak erabaki du azkenean binakako txapelketaren aurreneko jardunaldiko egutegia. Lehiaketa Eibarren errege egunez hasiko da eta ez Tolosan errege bezperan.

Aurreneko jardunaldiko egutegia honako hau da:

Urtarrilak 6, Eibar, Berasaluze.Begino/Gonzalez-Laskurain
Urtarrilak 9, Labrit, Irujo-Beroiz/olaizola I-patxi ruiz
Urtarrilak 10, Eibar, Titin-Pascual/Olaizola II-Mendizabal II
Urtarrilak 11, Tolosa, Xala-Zubieta/Bengoetxea-Beloki

pelota

Olentzerok ardoa ekarri die Aspeko pilotarie

P1010063San Fermin txapelketa irabaztearen truke 1.200 botila eman dizkiote Erriberriko Marco Real upategian.

San Ferminetan irabazitakoa gaur jaso dute Aspeko pilotariek Marco Real upategian, Erriberrin, 1.200 ardo boteila San Fermin txapelketako erronka irabaztearen truke.

Enpresako pilotari gehienak elkartu dira Erriberrin. Giro aparta eta besteak beste Lau t’erdikoan eginiko lanaz topa egiteko aukera. Urte berriarekin batera hasiko den Binakakoan hain emaitza ona lortzea zaila izango da.