Tag Archives: Akuatloia

Euskadiko Triatloi txapelketa, Plentzian

Datorren igandean, uztailak 19, eguerdiko 13,00tan Plentziako herrian Akuatloia ospatuko da, Euskadiko txapelketa izango delarik modalitate honetan. Parte-hartzaileen muga 100 akuatletetan jarri dute. Euskoman Triatloi Taldea herriko taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute eta esprint distantzian lastertuko da.

Irteera, helmuga eta boxak, Jai-Alai frontoiaren aurrean kokatuko dira, Plazatxoa plazan, eta bertan materialaren azterketa egingo da 12,00etatik 12,45etara. Lehen oinezko lasterketak 2,5kmtako ibilbidea izango du Gazteluondo parkean korrika egingo dutelarik.

Lehen trantsizioaren ondoren, akuatletek kilometro batetako igeriketa saioari aurre egin beharko diote, Plentziako itsasadarrean joan-etorria eginez. Bigarren trantsizioaren ondoren, helmugara iritsi aurretik, proba amaitu aurretik beste 2,5kmtako oinezko lasterketa osotu beharko dute, ibilbidea lehen atalaren berdina izango delarik.

Info +: http://www.triatloi.org/clasificaciones2009/plentzia_archivos/datos.html

JON ALEGRIA