Category Archives: Kirol gehiago

Formula Student Bizkaia: ‘Motorrak berotzen’

Hiru, bi, bat… Eta argi berdea!!! 2013-ko denboraldia jadanik hasia da Formula Student Bizkaia taldearentzat. FSB2013 izenaz, Bilboko Eskola Teknikoko ikasleez osatutako taldea, Silverstonen eta Montmelon lehiatuko den autoaren diseinuarekin hasi da. Orain arte blog hau nahiko geldirik egon da, lan eta lan egin dugulako diseinuaren lehen urratsetan.

Orain dela hilabete bat gure aurteneko apostuaren aurkezpen ofiziala egin genuen. Erantzuna ezinhobea izan zen. Ikasle asko agertu ziren eta taldean sartzeko gogoa erakutsi zuten. Urte honetan ilusio handia daukagu, pasadan urtean izandako emaitzekin, parte hartutako bi lehiaketetan: FSUK eta FSS.

Azpitaldeetako liderrak taldekide berriak baieztatu bezain laster, diseinu berrietan lan egiten hasi ginen FSB2013 proiektua aurreratzeko. Kide berriak beharrezko guztia ikasi dute azken asteetan eta jadanik taldearen parte dira.

Reunión de los jefes de grupo de FSB2013
Reunión de los jefes de grupo de FSB2013

Diseinuak erritmo onean ari dira garatzen eta Azaroan diseinu finala edukiko dugu eta fabrikazio fasean sartuko gara.

Autoaz beraz hitz egiten, urte honetan erabaki garrantzitsu bat hartu dugu: kotxe bakar bat egitea, motor elektrikoarekin. Pauso handi bat guretzat, eta pasadan urteko emaitzak kontuan hartutak, nahiko konfidantza daukagu postu oso on bat lortzeko lehiaketa internazionalean eta Espainiako lehen postua errepikatzeko. Horrez gain, material berri batzuk ikertu ditugu, auto hobeago bat lortzeko. Blog honetan berritasunei hauei buruz hitz egingo dugu hurrengo post-etan.

Kide berriak lan erritmoa hartu dezaten, Zamudiora joan ginen Irailak 23an auto elektrikoaz. Esperientzia hau, denok hobeto ezagutzeko ere erabili genuen.

551994_468460533187913_165021512_n

Urte berri batean, auto azkar bat, prezio merkean egiteko erronka daukagu. Hau guztia, gure babesle ugariei esker egin ahal dugu, diru-laguntza eta, gehienetan, esperientzia eta materialekin laguntzen digutenak. Denboraldi honetan babesle gehiago bilatuko ditugu, geure artean laguntzeko.

Azkenik, berri oso on bat daukagu. Formula Student Spain-eko bideo lehiaketan lehen saria ean digute. Sari hau Olympus-ek ematen du, lehiaketaren babesle bat, eta argazki kamera bat izango da. Hemen utziko dizuegu bideoa:

FSSpain – FSBizkaia Electric giving out sparks [HD]

Alberto Contadorren ñabardurak

Ez da ezer berezirik gertatu Gaztela-Leon itzuliko lehen etapan. Zazpi lagun, zazpi ziklista apal ibili dira ihesean ametsa bezala inoiz lortu ez duten helmugaren bila. Francisco Ventoso (Monvistar) gailendu da, esprintean. Ez da ustekabekoa. Gaztela-Leongo amaierak ondo ezagutzen ditu, aurrez ere lau aldiz irabazia baita bertan: hiru etapa 2007an eta bat 2008an. Aurten gainera, sasoiko dabil, hirugarren garaipena du.

Baina, izan da azpimarratzeko moduko ñabardurarik, Alberto Contadorren jarrera deigarria egin baitzait. Jarrera izaeraren ispilua bada Contador lasterketa irabaztera joan dela garbi dago. Aparteko premiarik ez bazuen ere, taldea ia ia beste inor baino lehen hasi da tiraka, eta behin iheskideak harrapatu dituztenean, ez da tropeleko 10. postutik atzeratu. Batetik haize babesaren arriskua zegoelako. Horretaz gain, mugimendu arrikutsu nimiñoenari arrapaladan erantzuten zion.

Jokamolde horrek bi gauza adierazen ditu. Batetik Sierra Nevadan egin dako kontzentraziotik sasoiko itzuli da. Bestetik karreran oso kontzentratua dago. Ondorioa: okerrik ezean hanka bakarrarekin irabaziko du.

Valentino Rossi, aurkarien zain

rossi_gp

 

Valentino Rossi, Moto GP-n munduko txapeldunak, ez daki nor edo nortzuk izango diren aurten bere aurkari gogorrenak. Nahiz eta aurten Bat Formulako ferrari baten eseri den, Rossi bere 10. txapelketaren bila joango da. Italiar gidariak, beste taldeak oso indartsu ikusten dituela adierazi du eta gainera txapelketaren lege berrien aurka adierazi da. Lege berri honek dioenez, 18 karreratan gidari bakoitzak soilik 6 motor erabili ahal izango ditu eta Valentino Rossiren ustez gidari guztiei “bizitza konplikatuko” die.

Jorge Lorenzo, Dani Pedrosa eta Casey Stoner indartsu ibiliko direla argi dauka Rossik eta hauek gainditzeko zirkuituan, ezberdinatsunak motorrek markatu behar dituztela uste du. Gidarien arteko lehia eta parekotasuna ia berdina dela esan du italiarrak, beraz aurten ere ziur lasterketa ikusgarriak ikusiko direla.