Daily Archives: 14 May, 2009

Bigarren saiakera Mendebaldeko Pilarean

Hillary Base Camp-etik itzuli eta erne jartzea, dena bat izan zen atzo. Ez ziren nahi bezain eroso egon behealdeko kanpalekuan (4.800m.), elurra izan zuten gau osoan eta hotza korronte lekua baita hura.

Eta, aipatu bezala, behin itzulitakoan piztu zen alarma: azkena jasotako eguraldi parteak hobekuntza nabarmena erakusten du, nahi izatera ‘leiho ona’ ere dei geniezaiokena. Continue reading

Himnoari txistuak eta TVEren zentsura

Kopako finalak irudi esanguratsua utzi zigun. Erregeak Mestallara sartu zirenean, ohi legez, Espainiako himnoa entzun zen. Espero bezala, Athletic eta Bartzelonako zaleek txistuekin hartu zuten hau eta erreserkia entzutea zaila izan zen. Hau ez zen oharkabean pasatu Espainiako hedabideetan eta askok eta askok kritika gogorrak egin dizkiote zaletuei.

TVEk egindakoa ere ezin dugu aipatu gabe utzi. Himnoa hasi zenean irudiak kendu zituzten San Mamesekin konexioa egiteko. Ondoren, barkamena eskatu zuten, baina atsedenaldian himnoa errepikatu zuten, hori bai, entzundako txistuak kenduta eta himnoaren bolumena igota.