Category Archives: Surfa

BODYBOARD: Eunate Agirre… munduko txapelketaren bila

Kanariar Uharteetako El Confital olatuan jokatuko da munduko bodyboard zirkuituko azken txapelketa. Eunate Agirrek munduko txapelketa irabazteko aukera dauka.

Sopeloztarra bigarren dago sailkapen nagusian, Neymara Carvalhoren atzetik, eta beste brasildar bat, Jessica Becker dago hirugarren. Bodyboardlari hauek dute munduko txapeldun izateko aukera.

eunate

Mundaka Billabong Pro, surfa baino gehiago bada

Argi dago Mundaka eta surfa elkarrekin doazela, baina txapelketaren parean egon badaude hainbat ekitaldi egun hauetan.

Euren webgune orritik atera dugu egitaraua jakin dezazuen:

Urriaren 9a, ostirala:
– Herri Kirolak, 18:00etan frontoian. Euria egiten badu Isla Kale polikiroldegian egingo da.
– Ekitaldi musikala, kalean.

Urriaren 10a, larunbata
– Gazteentzako jolasak 11:00-14:00 eta 17:30-19:30.
– Joel Parkinson, Tiago Pires, Taj Burrow, Hodei Collazo, Markos San Segundo eta Dean Bowen surflarien sinadura sesioa.
– Kalejira mitologikoa 21:00etan.
– “Still Filthy” filma eskiniko da 22:00etan.

Urriaren 11a, igandea
– Gazteentzako jolasak 11:00-14:00 eta 17:30-19:30..
– Sardinada portuan, 11:30ean.

Urriaren 17a, larunbata
– Mundaka / Contest Site. Txapelketaren amaera eta sari banaketa