Category Archives: Lasterketak.com

Osasuna vs. Lesioa

Gaurkoan, lasterketa munduan, osasuna eta lesioa bereizten dituen hari finari buruz hitz egin nahi dugu.

Geroz eta sasoi hobeagoan egon, geroz eta puntu hobeagoa izan, geroz eta gertuago gaude lesio batetik. Gure defentsak normalean baino bajuagoak daude, gure pisua ere, eta daukagun sasoia kilometro asko egin ostean etorri zaigu, horrek esan nahi du, neurri haundi batean, hankak dexente astindu ditugula.

Hori da gure gaurko gogoeta, zein puntuan komeni da geratzea? Zaila da hoberen zauden momentu horretan entreno eta lasterketa erritmoak jeistea, justo marka hoberenak egiten ari zaren horretan… baina arriskua hor dago.

Zaindu zaitezte!!!

Izenemate kontuak

Harrigarria da, lasterketa batzuetan zenbateko aurrerapenarekin izena eman behar dugun.
Gutxi gora behera berenganatuta dugu Behobia – Donostia lasterketan, maiatza aldera, izena eman behar dugula…6 hilabete lehenago!!
Baina badaude askosaz gehiago eta okerrena da hedatzen ari dela. Duela egun batzuk jaso dugu Donostiako 15km-tako klasikoan izena emateko gonbitea, lasterketa urrian da eta apirilean gaude…6 hilabete lehenago berriz ere.

Behobia – Donostian, lasterkariok burruka asko egin ostean, kasu batzuetan izenematea bertan behera uztea (beti ere diru galerarekin) edo hurrengo urterako dortsala gordetzea (oso aukera ona kasurik txarrenean) lortu zen. Baina lasterketa askotan, agian jende gutxiago mugitzen dutelako ez da hori gertatzen. Esperientziagatik esan dezakegu, pasadan urtean badaezpada ere abuztu aldean izenea eman genuela Donostiako Maratoian, baina lesio baten ondorioz izenematea bertan behera utzi behar izan genuela. Honek jadanik emandako diruaren %50 galtzea suposatzen zuen eta hori justifikate medikua eskatzen dutela.

Korrikalariok normalean korri egiten ez badugu ez da kapritxoagatik, ezin dugulako baizik.

Eredu bezala mendi lasterketak ditugu, adibidez, Zegama – Aizkorri mendi maratoian, izenematea bertan behera utzi ezkero emandako diruaren
%100-a bueltatzen dizute.

lasterketak, antolakuntzak eta mobilizazioak

Herri lasterketen mundua oso momentu honean dagoela aitortu behar dugu. Geroz eta ugariagoak dira antolatzen diren lasterketak, oso urrutira joan gabe soilik astebukaera honetan 11 + 1!!!

Hemen, jende asko mugitzen duen edozein arlotan bezala, diruarekin egiten dugu topo. Beti dago probetxu ateratzeko ideia edo gogoa duen norbait, kasu batzuetan nahiko nabaria eta beste batzuetan ez hainbeste.

Esperientziagatik esan dezakegu lasterketa bat antolatzeak koste ugari dituela, baina ez gara sartuko horrelako saltsatan, polemika nahikoa baitago gai honen inguruan.

Hala ere lasterketen inguruan lasterkariak asko eskertzen dituzten eta kasu batzuetan betetzen ez diren beste hainbat zerbitzu badaude: ibilbideen neurketa egokia, ibilgailu gabeko zirkuituak, hornidura gune egokiak, … etab. luze bat adibidez.

Honen inguruan mila lerro idatzi daitezke eta polemika haundia sortu, baina hori ez da gure asmoa, dagoena plazaratzea baizik.

 Honekin erlazionatuta, igande honetan, protesta modura elatleta.com-eko “Euskaldunen Txokoa”-ko lagunek, erdi-maratoi alternatibo bat antolatu dute Bilbon. Egun berean Bilbon “Bilboko Erdi Maratoia” ospatuko da eta antolatzaileekin beraien desadostasuna adierazteko lasterketa alternatiboa antolatu dute.

Datu bezala esan beharra dago, Bilboko Maratoiko azken bi edizioetan, “Euskaldunen Txokoa”-koak taldekako sailkapenean garaile izan direla.

Euskal Herriko Herri Lasterketak – lasterketak.com

Kaixo lagunak:

eitb.com-ek eskaintzen digun txoko honen bitartez, gure inguruan ospatzen diren herri lasterketen gora beherak komentatuko ditugu.

Lehendabiziko sarrera honetan gure burua aurkeztuko dugu: lasterketak.com taldea gara, 2008. urteko abenduan sortu ginen eta orduan gure helburua zenak gaur ere bere horretan jarraitzen du: Euskal Herrian ospatzen diren herri lasterketa guztien berri ematea.

2 urte baino gehiago pasa dira dagoeneko, eta esan beharra dugu izandako harrera ezin hobea izan dela, egunez egun geroz eta jarraitzaile gehiago izanik.

Espero dugu hemen komentatutakoak zuentzat interesgarriak eta zuen gustokoak izatea.

Hurrengo sarrerarate, lasterketak.com taldea.

lasterketak