Bigarren saiakera Mendebaldeko Pilarean

Hillary Base Camp-etik itzuli eta erne jartzea, dena bat izan zen atzo. Ez ziren nahi bezain eroso egon behealdeko kanpalekuan (4.800m.), elurra izan zuten gau osoan eta hotza korronte lekua baita hura.

Eta, aipatu bezala, behin itzulitakoan piztu zen alarma: azkena jasotako eguraldi parteak hobekuntza nabarmena erakusten du, nahi izatera ‘leiho ona’ ere dei geniezaiokena.

Lehen saiakeran haizeak bota zituen atzera, eta harrez gero hurrengo saialdirako seguru egon nahi zuten oso, eta badaezpada gaur arratsaldean bertan jasotako azken partearen zain egon nahi izan dute: asteartera
bitarteko eguraldi ona iragartzen du, akaso bihar eta etzi elur prezipitazio batzuk izango dituzte baina hori ez da hain kezkagarria, benetan aurrera eginarazi diena haize boladak dezente baretuko direnaren
abisua da, gehienera orduko 20 km-ko indarra izango omen da garaieran -8.000 metrotik gora gehiago izan liteke, baina hori sahiestezina da-, alderatzerik ere ez aurreko saialdian izandako orduko ia 50 km-ko
indarrarekin.

Erabakia hartuta dago beraz, bihar ekingo diote saiakerari. C-II-raino iritsi nahiko dute bihar (heurentzat C-I izango dena, lehen lolekua izango dutenez), eta gero hortik gora egin gailurreraino, 8.463 metroraino, beste hiru edo lau egunetan, eta hartara lehen mendizaleak izan bide eder baino zail hori estilo alpinoan egiten.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *