Daily Archives: 13 May, 2009

Bukatu da nire bidaia

Bukatu da nire bidaia

Agur Valentzia! Bagoaz jada Bilborantz. Triste agurtu dut Valentziako hiria, baina triste Kopa ez ekartzeagatik soilik. Ahots barik, Kopa barik eta Gabarra barik. Pozez eta burua goian dudala aireporturantz joan nintzen Athleticeko bufanda eta Beti Zurekineko kamiseta jantzita nituelarik. Pozez diot, Kopa irabazi ez arren egun bikainak bizi izan ditudalako, inoiz ahaztuko ez zaizkidanak. Han bizitako harrigarria izan zen.

Valentzian hegazkina hartu eta Madrilera, bidaiako lehen pausoa. Madrilen hegazkinetik jaitsi eta aireportuko pasabidetik nindoala jendeak ‘Aupa Athletic!’ esaten zizun. Asko mobiletik hizketan zihoazen eta mobiletik hitz egiten jarraitu beharren hitzaldia eteten zuten ‘Aupa Athletic’ esateko. Valentziako jendea, Madrilekoa, denak animoak ematen, munduko zale onenak garela esaten eta horrek poza ematen dit, baina nik hori banekien. Kopa gura nuen; Kopa eta Gabarrea, baina ezin ekarri eta jendearen animoekin konformatu behar.

Madriletik Bilborako hegaldiak Mundakako emakume bat nuen ondoan eta Valentziatik netorren galdetu zidan. Nik baietz esan nion eta han hasi ginen kontu kontari. Ni Valentziako kontuak kontatzen, bera, aldiz, Madrilen egon zen azoka baten eta partida Madrilen ikusi zuen. Athleticeko zapia jantzita joan zen azokara. Beraz, Valentzian, Bilbon eta beste toki askotan bizi izan zuten finala Athleticeko zaleek. Agian asko hitz egin nuen bidaia horretan, baina baneukan zer kontatu, eta Valentzian bertan egon zirenek badakite hori. Hangoak kontatzean unkitu egiten zara, eta unkitzeaz gain, konturatzen zara pena merezi izan duela bidaia honek.

Azkenean, Bilbora iristen naiz. Etxean jada. Athleticeko zalea izateaz pozik eta pribilegiatu bat izatearen sentzazioarekin Valentzian bizitakoa inoiz ez baitzait ahaztuko. Orain, datorren denboraldiari begira jarri beharko naiz ‘Aupa Athletic!’ esanez.

Partidako ordua gero eta gertuago

Valentzian jarraitzen dugu. Partidako ordua gero eta hurbilago dago eta kiroak dantzan ditugu Athleticzaleok.

 

Giroa ezin hobea da. Gero eta jende gehiago Mestala inguruan eta Athletic Hirian. Zurrumurru bat zabaldu da Valentzian egunean zehar. Esan  dutenez 3.000 sarrera salgai jarriko omen ziren Bartzelonako bazkideek Mestallako txarteldegietan hartu behar baitituzte sarrerak gaur. Baina, ezinezkoa dela esan digute eta azkenean zurrumurruak zurrumurru.

 

Athletic Hirian 84ko finaleko partida eman dute eta jendea txistuka zebilen esatariak Bartzelonaren hamaikakoa esatean. Endikaren gola ikaragarri ospatu da, eta partida bukaeran Kopa arratsalde honetan irabazi dugula zirudien.

 

Orain, Mestalla ingurura goaz ondorengo egunetan gaur ateratzen ditugun argazkiak publikatuko dtugu.

 

Koparen bila goaz. Aupa Athletic!!!

Iritsi da finalaren eguna

Azkenean iritsi da, iritsi da finaleko eguna. Egun handia da gaurkoa. Valentzia lainotuta dago, baina kolore zuri-gorriz jantzita. Milaka zale etorri dira gaur, baina atzotik ere, jende pila zegoen. Gaur, Bartzelonako zaleak ere etorri dira, baina astiro eta zenbakiz gutxiago direlarik.

Atzo, asteartean, festa ikaragarria egon zen ‘Athletic Hiria’ delakoan. Pila bat zale zuri-gorri eta Bartzelonako batzuk ere, gutxi batzuk. Barçakoek beraien gunea dute, baina lau bat txoznarekin besterik ez. Jendea hurbiltzen ez zelarik zona hori itxi zuten eta gurera etorri behar.

Athleticeko zale askok sarrera lortu zuten atzo errebentan. Guztiek Bartzelonako zalei erosi zizkieten sarrerak, eta zale katalanen artean egongo dira, baina ez zaie axola. Ezagun batek 150 eurotan lortu du sarrera, beste batzuk 300ean eta besteek 350ean. Gaur, ordea, sarrerak eskaini dizkidate Barçako batzuk. 600 eurotan saldu nahi dute gaur, baina ziur partida hasi baino 5 lehenenago prezioak jaitsiko direla.

Valentzia bertako jendea Athleticekin dago, guk irabaztea nahi dute. Animoak etengabe ematen dizkigute. Kotxeek bozina jo eta eskua lehiatilatik ateratzen dute animoak emateko, tabernetan, taxietan, guztiak Athleticekin daude.