Atsekabetuta, baina ongi

Oinarrizko Kanpalekuan giro lasaiean gaude gaur. Atzo arratserako itzuli ziren Alberto, Juan eta Mikel bertara. Loak baretu ditu puska bat, baina atsekabea nabaria da, bigarren saiakeran ere atzera egin behar izana gogorra izan zen oso.

Eta orain? Bada astebeteko egonaldia geratzen zaigu Oinarrizko Kanpalekua utzi aurretik. Denbora horretan eguraldi tarte on bat zabalduko balitz, taup, berriz ere gora, baina esan beharrik ere eztago oso zaila izango dela dagoeneko hori gertatzea. Itxaropen printza txiki horri helduta daude halere hiru mendizaleak.

Sasoiz primeran daude gainera. Gauzak zer diren, punta-puntako erronka baten aurrean ez dira ia apenas nekatu. Izan ere, halako erronkek hori dute, edo bete-betean asmatu eta orduan bai pott eginda bukatu, edo asmatu ezean ia desgasterik egin gabe geratu. “7.000 metrotik gora ibili izan bagina bai, orduan askoz nekatuago egongo ginateke, ze behin muga hori pasata hortik behera baino hamar aldiz gehiago nekatzen da bat”, dio Mikelek. Ba hori, nahiz Baruntse igo zuten, nahiz Makalu La-n ere egonaldia egin zuten, eta nahiz Makaluko Mendebaldeko Pilarean 6.500 metrotaraino bitan iritsi diren, horrek eztituela ia nekatu. Are gehiago, aklitamazio saioan aurrera egin ahala, geroz eta sasoi hobean jarri dira hiruak. Lastima hainbesterainoko energia ezin behar bezala aprobetxatu izana!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *