Eta zamaketariak etzi, ostirala, datoz OK jasotzera, Tumlingtar-era itzulera abiatzeko. Haiek bai, eta gu?
Badaezpadako bi parte gehiago jasoko ditugu. Lehena bihar, datorren astera begirako lehen printzak erakutsiko dizkiguna. Deskuidoan antizikloi itxurako zerbait badago, erne! Baina itxurazko ezer ez badago, akabo, zamaketariekin batera geu ere behera.
Itxaropenari eutsiz hemen geratuz gero bigarren partea igandean jasoko dugu, datorren asteko parte zehatza emango duena, eta haren arabera egingo dute mendizaleek zirt edo zart.