Daily Archives: 18 May, 2009

Udaberri eroa

“Hau aparteko urtea izaten ari da”, Albertok. “Aparteko urtea baino, urte txar bat, urte desberdina akaso bai, baina txarra, asko gehiago gabe”, Juanek. “Zorte kontua da, sasoia halakoa egokitu da, eta kitto”, Mikelek.
Dom denda barruan, jantoki eta egonlekutarako probesten dugunean, eguraldia da mintzagai nagusietakoa gosari ostean –irin opiltxoak gurina eta mermeladarekin, eta tea edo esne hautsekin lagundutako kafea-. Azken lau egunetatik honako eguneroko iragarpenek gaurko eguna, astelehena maiatzaren 18a, bereizten zuten mendi jardunerako eguraldi onenekoa bezala: prezipitazio aukerak oso urriak eta haizea oso-oso bare, 6.600 metrotan egunean batazbeste orduko 14 km-ko indarra, eta 8.500 metrotan orduko 25 km-koa. Mendebaldeko Pilarean bete-betean aritzeko primerako datuak.

Baina, bai zera! Gaurko gaua izan da OK-n orainarte izan dugun haizetsuena, eta goizak aurea egin ahala ere ezta batere baretu. Hori 5.300 metrotan. Pentsatu ere eztugu egin nahi 6.500 metrotan dagoen C-Iean, edota zer esanik ez, tente-tenteak diren 7.350 metrotan eta 7.800 metrotan dauden erlaitzetan, C-II eta C-III izatekoak zirenetan, giroa zer nolakoa izango den. “Giroa, giroa! Hegan egiteko sekulakoa!”, dio erdi barrezka, brometan, Mikelek. Continue reading