Hillary BC

Elur egunak atzo eta gaur Oinarrizko Kanpalekuan. Hala, gaur bertan Hillary Base Camp-era (4.800m.) jaistea erabaki dute Albertok, Juanek eta Mikelek. Arrazoiak bi: Oinarrizko Kanpalekuko rutinatik atera nahia, eta ‘oxigenatzea’, atseden hartzea alor guztietan (fisikoan nahiz psikikoan). Bihar iluntzerako itzuliko dira Oinarrizko Kanpalekura (5.300m.).

Hau guzti hau azkeneko eguraldi iragarpenak zabaldu duen itxaropen puntu onarekin: etzitik aurrera eguraldiak baretzera egingo omen du, haizeak batipat, eta litekeena da aldaketa hori eguraldi oneko leiho on baten atarikoa izatea, beraz erne asteburuari begira, Mendebaldeko Pilareari ekinaldia egiteko aukera izan baitaiteke!

Aitor Elduaien

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *