Aklimatazioa, OK!

Itzuli dira Makalu La-tik (7.400m.) hiru mendizaleak. Gustura, oraingo honetan ere, garaiera horretan 20 bat ordu egin izanak ematen duen lasaitasunarekin. Azken irteera honekin, aklimatazio lanak burutu dituzte, eta hurrena erronka nagusiari aurre egitea izango da: MAKALUKO MENDEBALDEKO PILAREA ESTILO ALPINOAN.

Estilo horretan egiteak baldintza erabakior bat du beregain: joaldia bakarra izan bide da, beraz bete-betean asmatu behar da eguraldi oneko leihoarekin. 6-7 eguneko saioa dute buruan, igo eta jaitsi, ea astebete inguruko leiho on horren iragarpena iristen den.

Makalu La-ko saioa ona izan da. Makaluko gailurrera egiteko bide arrunta berez sokaz josita dago, eta gainera hainbat espedizio ari dira bertan lanean (korearrak, indiarrak, britainiar bat, bi australiar, bi espainiar, mexikar bat, bi suediar…), beraz, bateko eta besteko, estilo arinean, baina azpiegitura probestuz egin dute harako igoera. Gau hotza pasatu dutela aitortu dute, eta denda txikian juxtu-juxtukoan moldatu direla, baina aldi berean test oso ona izan dela. 7.400 metrotik 5.300 metrora 4 ordu eskasean jaitsi dira, eta hori ere datu ona da mendebaldeko pilaretik gailurrera iritsiz gero, bide arruntetik egingo baitute jaitsiera.

1 thought on “Aklimatazioa, OK!

Leave a Reply to ana Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *