Monthly Archives: April 2011

@Bildua: Mugikorretako sistema eragilea aldatzeko bidea

blog3Telefono mugikorren konpainiek nahi dutena egiten dute. Hori garbi dago. Haien menpe gaude. Haiek ezartzen dizkigute tarifak, eta baita ere mugikorretan dugun sistema eragilea ere.
Nahiz eta gure mugikorrek duten oinarrizko programa, librea izan (nahi duenak hobekuntzak egiteko) konpainiarena ezartzen digute. Errazago ulertzeko, sistema eragilea eraldatu egiten dute, bezeroari esperientzia mugatzeko. Eta hau zergatik egiten duten? Haiei galdetu beharko, ez baitago batere garbi zergatik egiten duten.
Egiten dituzten eraldaketekin, telefonoak berez dituen zerbitzuak mugatu egiten dituzte. Hau da, nahiz eta hardware aurreratuena izan, ezin izaten dugu erabili.
Baina lasai! Hau konpontzea oso erraza baita.
Software txiki batzuei esker, minutu gutxian edukiko baitugu gure telefono mugikorra egoera guztietarako prest. Eta hau nola egin jakiteko, gure saioa entzun besterik ez duzue, Josu Barandallak eman baititu datu eta truku guztiak.
Baina ez da izan irratsaioan landu dugun gai bakarra, Noemi Riverarekin hitz egiteko aukera ere izan baitugu. Donostweets izeneko ekimenen sortzaileetako bat da, eta haien berri eman digu.

Ez galdu hurrengo saioa, Phising-az mintzatuko baikara eta baita ere online ikusi ditzakegun pelikulez ere

@ Bildua: Milioi bat bisitari, eta milioi bat birus ezabatzeko moduak

blog2Eitb.com– atariak milioi bat bisitari baina gehiago izan zituen martxoan. Orain arte lortu den markarik onena da eta garbi geratu da egunetik egunera gero eta gehiago garela bertara gerturatzen garenak. Urte betean %30 igo da bisitarien kopurua. Beraz mila esker Eitb.com bisitatzen duzuenoi, eta zorionak bertan lanean dauden guztiei ere.

Baina hau ez da izan aste honetan landu dugun gai bakarra. Batua -Bizkaiera bihurtzaileari buruz ere aritu ginen Rodrigo Gartziarekin, Azkue fundazioko zuzendariarekin. Oraingoz bihurtzaileak bide bakarra egiten du, oraingoz ezin baitu bizkaiera batua bihurtu, baina elkarrizketan bertan Rodrigok adierazi duenez hori hurrengo pausua izango omen da.

Wii kontsolaren inguruan sarean dabiltzan zurrumurruak ere aipatu ditugu, Spotify-eko azken albisteak bezala.

Sarean aurkitu ditzakegun doako antibirusei buruz ere hitz egin dugu ‘@ Bildua’n. Josu Barandallak eman ditu azalpen guztiak.

Hau guztia entzun nahi baduzue, nahikoa duzue hemen behean aurkitzen den botoian klik egitea besterik ez duzue.

Larunbat goizean espero zaituztegu, goizeko 09:30etan Euskadi Irratiaren sintonian.

@ Bildua: Zer da firewall bat? eta antispyware bat?

segurtasunaGure ordenagailuetan segurtasuna bermatzeko lehengo pausua eman zen aditzera larunbateko ‘@Bildua’n. Horretarako programa ezberdinek zer egiten zuten azaldu zuten. Josu Barandalla adituak eman zuen jakitera software bakoitzaren zeregina. Zer ote da Antibirus bat? eta firewall bat? Eta spyware bat?
Web orrien informazioa biltzeko balio duen Google Analytics aplikaziaren berri ere eman zen larunbatean. Lan horretan Iradoki-ko Mikel Madina aritu zen.
Baina bi gai hauek ez ziren izan landu ziren gai bakarrak, Linux-ek 20 urte bete zituela ere jakitera eman baitzen. Euskadi Irratiko Maite dut Irratia lehiaketako irabazlearen lanaz gozatzeko aukera ere izan zen ‘@ Bilduan’. Gogoratu lan hori entzungai duzuela Eitb.com atarian.
Eta hemen behean entzun dezakezuena post honetan aipatu den programa duzue!!!!!

@ Bildua: Enkriptazioa, mezuak kodeen atzean ezkutatzen

abildua02Aste honetako ‘@ Bildua’n, enkriptazioaz hitz egin dugu. Mezueen kodeeketaz, hau da, nola eztutatu gure mezuak kode baten atzean. Ez da gaur egungo gaia, Mesopotamiatik datorren zerbait baita. Baina ez da ahaztu behar informatika eta internten sarrerarekin batera oso garrantzitsua gertatu den gaia izan dela.

Gai honetaz gain beste batzuk ere landu ditugu irratsaioan. Bilatzaileetan gure edukiak ongi kokatzeko bideak eman baititugu. Eta bilatzaileak aipatuta, Googleren +1 botoiaz ere hitz egin dugu.

Spotify-ek erabiltzaileen ordenagailuetan instalatu duen birusa ere mintzagai hartu dugu, Youtuben ikusi dugun hizkuntz berria bezalaxe, TATATA hizkuntza. Gure Top internet zerrenda partikularra ere osatu dugu.

Eta hau guztia entzun nahi baduzue, hitz hauen azpian klik egitea besterik ez duzu!