Monthly Archives: June 2010

Telefonorik merke eta "itsusiena", gogorrena ere bai, hau marka!!!

Argazkiak-0011 Argazkiak-0012

Ene, Aitaren, Semearen eta Steve Jobsen.…!  babes karkasa edo antzekorik gabe ezin da inora joan. Nokia N86 8MP flamante bat neraman patrikan eta nire iztarrak izkina zorrotz baten kontra hartu beharreko kolpea pantailan hartu du segapoto txit megapixeldunak. Emaitza: Agur pantailaren beirari, seko pitzatu da. Spidermanen logoa ematen du orain.

Continue reading

Telefonorik merke eta “itsusiena”, gogorrena ere bai, hau marka!!!

Argazkiak-0011 Argazkiak-0012

Ene, Aitaren, Semearen eta Steve Jobsen.…!  babes karkasa edo antzekorik gabe ezin da inora joan. Nokia N86 8MP flamante bat neraman patrikan eta nire iztarrak izkina zorrotz baten kontra hartu beharreko kolpea pantailan hartu du segapoto txit megapixeldunak. Emaitza: Agur pantailaren beirari, seko pitzatu da. Spidermanen logoa ematen du orain.

Continue reading

Steve Jobs.en aurkezpenean WiFia erori !!?!

Steve, lasai, etzaitugu begiz jo txarrerako bakarrik, onak ere aipatuko ditugu… Adibidez post hau MacBookPro batekin idatzia dago, harrapazank! Atzo, Steve Jobs Apple plataformako garatzaileen mundu mailako urteroko WWDC  bileran ari zela, WiFia erori zen, grrrr!! Ze irudi petrala….

Arrazoia? Aretoan zeuden portatilen “Overbooking” hertzianoa. Hedabide mordoa zuzenean blogeatzen eta argazkiak igotzen. Uhin zopa trinkoegia airean, areto txikiegian.

Horrek gogorazi dit… Migel Indurainek Iruñeko hotel batean prentsaurrekoz erretiroa iragarri zuenean hainbeste kazetarik jarri zuten martxan mugikorra, espazio radioelektrikoak gainezka egin zuela.

Mezu subliminala? "Barrobá frutas"

Argazkiak.org | Ba a robá Frutas © cc-by-sa: axiomaxio

Ez dirudi argot teknologikoa erabat menderatzen dugunik, kasu honetan behinipein xelebrekeria hauxe topatu dugu, mezu subliminal nahigabekoa: Zuku brik-a makinatik ateratzera joan eta etiketa xelebre honekin topo… Nondik ateratzen du lehengaia esne konpainia asturiar honek? “BaRRobá Frutas”…

Mezu subliminala? “Barrobá frutas”