Tag Archives: Teknologia

Kargagailu estandarra ez da Europara ta sakelekoetara mugatuko, Bridget Cosgrave arduradunak Teknoflash.i

Zintzilikatu dugu Bridget Cosgrave.ri esklusibaz Sarean egindako elkarrizketa. Mugikorrak, tablet.ak, konexio bizkorrak…

Hainbat gai aztertu ditugu firma elektronikagile erraldoi guztiak Bruselan ordezkatzen dituen DigitalEurope.ko zuzendari nagusiarekin. Bridget Cosgrave irlandarra da.

GSMA erakundearen arabera, berehala alferrikakoak suertatzen diren 51.000 tona kargagailu ekoizten dira urtero. Hoiek denak ekiditera goaz beraz Europan, eta eguratsera 13,6 tona CO2 gutxiago isuriko dira telefono bakoitzeko kargagailu berri bat sortu beharrik izango ez delako.

Continue reading

Hiru Spotify Premium kontu oparitan Radio Euskadin

spotify2Radio Euskadi interneten aspaldi honetan ezin harrera bikainagoa izaten ari den aplikazioari begira jarri da: Spotify. Suediar jatorrikoa da, duela urte t’erdi sareratu zuten eta aldeak alde… audiozko YouTubea bilakatu da. Ez da gauza bera… softwarea propio jeitsi behar da zerbitzuaz gozatu ahal izateko, erabiltzaileek ezin dituzte euren kantak igo eta dohaneko edo ordaindu beharreko hainbat bertsio dago. Gainerakoan streaming bidez kantak entzuteko modua eskaintzen digu (disko gogorrera deskargatzerik ez dago) kantu zerrendak osatu edo beste erabiltzaileekin partekatu.

Nork nahi du Premium kontua?

Continue reading

Steve Jobs hobe ulertzeko, YouTube bideo mitikoa

Apple.k zerrenda beltzean gu sartu eta iPad erosle gisa sekula santarako debekua hartu aurretik, zurikeria makero pixkat. Steve Jobs.ek Stanford Unibertsitatean eskainitako hitzaldia. Ez du aparailurik saltzen, ezta autolaguntza libururik ere, uneren batean hala dabilela irudituko bazaizue ere. “Connecting the dots”, ez … serio, oso interesgarria. Azpitituluak espainolez topatu ditugu soilik.

"2001 Odyssey"ko HAL 9000 komunean zelatari

euskaltube.com bideoak | Izenburua: Kubrick.en “Hal” robot-begia, Big Brother komun publikoan | Erabiltzailea: axiomaxio

Murgiako plazan (Zuia, Araba): Komun herdoilgaitz modernoak dio 15 minutu baino gehiago ezin duzula eman bertan. Nola neurtzen du denbora? Sorpresa… bizkarraren parean Stanley Kubrick.en “2001 A Space Odissey” filmeko “HAL 9000” ordenagailu ahalguztidunaren antzeko laser begi gorria topatu dugu, kontrol presentziala. Baietz 15 minutuak pasata neurriak hartu…

“2001 Odyssey”ko HAL 9000 komunean zelatari

"iPad maitatuko duzu gauza guztien gainetik…"

Jada ez da deus ere lehen bezalakoa izango.. Bizitza aldatuko dizu… hau ez baduzu lortzen gixajoa zara…

iPad.aren inguruan sortutako zalaparta, ikusmin, gose, itxaron-zerrenda eta MARKETING izugarriak hauxe iradokitzen digu. Hamar iPadamentuak, Moises Jobs.en arabera.

Argazkiak.org | Hamar iPadamentuak © cc-by-sa: axiomaxio