Tag Archives: irrtsaioa

@ Bildua: Milioi bat bisitari, eta milioi bat birus ezabatzeko moduak

blog2Eitb.com– atariak milioi bat bisitari baina gehiago izan zituen martxoan. Orain arte lortu den markarik onena da eta garbi geratu da egunetik egunera gero eta gehiago garela bertara gerturatzen garenak. Urte betean %30 igo da bisitarien kopurua. Beraz mila esker Eitb.com bisitatzen duzuenoi, eta zorionak bertan lanean dauden guztiei ere.

Baina hau ez da izan aste honetan landu dugun gai bakarra. Batua -Bizkaiera bihurtzaileari buruz ere aritu ginen Rodrigo Gartziarekin, Azkue fundazioko zuzendariarekin. Oraingoz bihurtzaileak bide bakarra egiten du, oraingoz ezin baitu bizkaiera batua bihurtu, baina elkarrizketan bertan Rodrigok adierazi duenez hori hurrengo pausua izango omen da.

Wii kontsolaren inguruan sarean dabiltzan zurrumurruak ere aipatu ditugu, Spotify-eko azken albisteak bezala.

Sarean aurkitu ditzakegun doako antibirusei buruz ere hitz egin dugu ‘@ Bildua’n. Josu Barandallak eman ditu azalpen guztiak.

Hau guztia entzun nahi baduzue, nahikoa duzue hemen behean aurkitzen den botoian klik egitea besterik ez duzue.

Larunbat goizean espero zaituztegu, goizeko 09:30etan Euskadi Irratiaren sintonian.