Tag Archives: htc

HTC, fabrikatzaile onena Apple ta Samsung.en aurretik WMC Kongresuan

Huawei Technologies, HTC TaipeiHTC.ko Egoitza Nagusia, Taipei (Taiwan)

Gailurik onena Apple.en iPhone4 izan bada ere,
HTC Corporation firma taiwandarrak hartu du “Urteko Gailu-Fabrikatzailearen” GSMA saria Barcelonako Global Mobile Awards zeremonian. Apple eta Samsung izan dira beste bi finalistak.

GSMAko epaileek zera goraipatu dute: “Enpresa honek (HTC) hutsetik sortu du mercatuan bere presentzia, branding eta marketing freskuak erabiliz, eta gailu kartera sendoarekin, plataforma anitzetan. Batipat, ikaragarri herrikoiak eta sendoak diren telefonoak fabrika ditzakeela frogatu du. Honi komunikazio ona eta bezeroari eskeinitako arreta egokia gaineratzen badizkiogu, merezitako saria denik ezin uka”.

Berriki, HTCk “ 2010ko sakeleko onenaren saria” irabazi du HTC Heroarekin. Gailu berrien artean berriz, Desire gisako smarthoneak daude.

GSMAsariak ebazten dituen epaimahaian sektoreko analista eta aholkulariak daude, operadore mugikorrak, hezitzaileak eta industriako beste lider batzu.

Hona palmaresa osorik:

Continue reading

Kargagailu estandarra ez da Europara ta sakelekoetara mugatuko, Bridget Cosgrave arduradunak Teknoflash.i

Zintzilikatu dugu Bridget Cosgrave.ri esklusibaz Sarean egindako elkarrizketa. Mugikorrak, tablet.ak, konexio bizkorrak…

Hainbat gai aztertu ditugu firma elektronikagile erraldoi guztiak Bruselan ordezkatzen dituen DigitalEurope.ko zuzendari nagusiarekin. Bridget Cosgrave irlandarra da.

GSMA erakundearen arabera, berehala alferrikakoak suertatzen diren 51.000 tona kargagailu ekoizten dira urtero. Hoiek denak ekiditera goaz beraz Europan, eta eguratsera 13,6 tona CO2 gutxiago isuriko dira telefono bakoitzeko kargagailu berri bat sortu beharrik izango ez delako.

Continue reading

Android aplikazioak, Teknoflash Software Lab01

Hortxe jarri dizuegu Hoccer aplikazioaren bideoa, Android.en aukerekin flipatzeko. #Teknoflash SoftwareLab01 egin berri dugu Andoainen: Android aplikazioak gainbegiratu ditugu. Gorka Julio Teketen.ekin egin dugu grabaketa. Etxekoandroid ZutaGu Android taldea, aplikazioak ikusi ta ikusi arratsalde osoa bi Hero segapotok lagunduta. Emaitza zapatu honetan Teknoflashen.