Author Archives: Iñaki Olano

"Beirazko eguna", zientzia fikzio edo errealitate? bideo txundigarria

Corning beira multinazionalak egin duen bideo honek Zientzia Fikziozko filmeak eta “CSI” telesaileko komisaldegian agertzen diren pantaila-horma gardenak dakartza gogora. Etorkizuneko interfazeak, gailu digitalekiko gure harremana nolakoa izango den eta askoz gehiago era imaginatzen du. Soilik estetikoki merezi du ikusteak.


WaveGarden, euskal "olatu perfektua"ren sortzaileekin egon gara

Zalaparta ederra ari dira sortzen Mundu osoan WaveGarden enpresakoak. Aizarnazabalen, belardi, baso eta baserri artean olatuak sortzeari ekin diote. Surflarientzat aproposak izango diren olatuak, nahibeste, etengabe. Igor Barandiaran gerenteak eskeini digu elkarrizketa.

Hona WaveGardenek berak baikor izateko arrazoien artean aipatzen dituen datu batzu: Surfa, kirol gisa, adin guztietako jendeak egiten du munduko bost kontinentetan eta munduko 86 herrialdetan. 25 milioi surflari baino gehiago daude eta surfa kultura-fenomenoa da, esparru horretako moda-etxeak mundu-mailako ikono bihurtu dira.
Surflariak, bainulariak, ikusleak, surf-eskolak, surf-txapelketak, dendak, jatetxeak eta abar etengabe biltzen dira surf-guneetan. Hori dela-eta, surf-gune onak dituzten hiriek surfari lotutako ekonomia-hazkundearen onurak jasotzen dituzte. Surf-industriak urteko 3 mila milioi dolarreko irabaziak gainditu ditu, eta aurreikuspenen arabera, datozen urteetan ere modu nabarian hazten jarraituko du.

Teknoflash50 ospatzen ari gara: Hirugarren zozketan Nintendo DSrako bi joko, "Mario versus Donkey Kong" eta "Face Training"

carbon-fiber-iphone-case-580x382ZOZKETA:

iPhone.rako karbono zuntzezko zorroa eta FM transmisorea, laugarren asteko opariak. Partehartu, bidali iruzkina!!

Teknoflash laster 50. saioa aireratzera doa eta hori ospatzeko gure jarraitzaile finen artean Wii eta DS bideojokoak zozkatzera goaz astero ,baita bestelako Gatxetak, bideojokozale eta argazki/bideogintza zaleak nahikoa pozik uzteko modukoak. Ez duzu zertan Euskalteleko iragarkietan ateratzen diren hacker, cracker, techie, geek hoietakoa izan behar.  Soilik esaiguzue post honetan edo Facebookekoan zeintzu diren zure jakinminak Teknologia gaietan, zure ustez Teknoflashek arreta berezia zeri jarri behar dion. Twitter.era ere igorri dezakezue iruzkina, #teknoflash50 hashtag.a erabiliz. Asteroko zozketetan sartuko zarete.

Euskadi Irratiko @Bildua saioko lankideak ere gurekin bat egitera doaz ospakizuntxo honetan, milesker aixkireak!

Teknoflash elkarrizketa: Xabier Uribe-Etxebarria, Mundu mailan aurten 1º izendaturiko Anboto Teknologia "StartUp"aren sortzailea

Mundu mailan gorantza tximisten pare doan pertsonaia teknologikoa dugu gurean: Xabier Uribe-Etxebarria ingeniari euskalduna, Anboto e-service firmaren sortzaile, oraintsu mila hautagaien artean Munduko lehen “StartUp” izendatu dutena, bide berriak jorratzen ari den teknologia enpresa gazterik onena.