Tag Archives: Euskadi Irratia

@ Bildua: Zer da firewall bat? eta antispyware bat?

segurtasunaGure ordenagailuetan segurtasuna bermatzeko lehengo pausua eman zen aditzera larunbateko ‘@Bildua’n. Horretarako programa ezberdinek zer egiten zuten azaldu zuten. Josu Barandalla adituak eman zuen jakitera software bakoitzaren zeregina. Zer ote da Antibirus bat? eta firewall bat? Eta spyware bat?
Web orrien informazioa biltzeko balio duen Google Analytics aplikaziaren berri ere eman zen larunbatean. Lan horretan Iradoki-ko Mikel Madina aritu zen.
Baina bi gai hauek ez ziren izan landu ziren gai bakarrak, Linux-ek 20 urte bete zituela ere jakitera eman baitzen. Euskadi Irratiko Maite dut Irratia lehiaketako irabazlearen lanaz gozatzeko aukera ere izan zen ‘@ Bilduan’. Gogoratu lan hori entzungai duzuela Eitb.com atarian.
Eta hemen behean entzun dezakezuena post honetan aipatu den programa duzue!!!!!

@ Bildua: Format C:

Ordenagailu bat, gaizki funtzionatzen hasten denean neurriak hartu behar dira. Bestela pixkanaka pixkanaka, motelago joaten hasten da. Lehenik eta behin, behar ez ditugun programak eta dokumentuak ezabatu behar dira.
Hau egin ostean, garbiketa sakon bat egin behar da, eta horretarako Ccleaner izeneko programa erabili daiteke.Baina, hau egin eta gero, gure ordenagailu maiteak gehiago ezin badu, formateatu egin beharko dugu.
Sistema eragile berri bat jarri eta lehengo dena borratzean datza formateatzea. Lan honetaz aritu gara “@ Bildua” irratsaioan. Lan horretaz gainera Josu Barandalla arduratu da.
Baina blog bat ere idazterakoan kontuan hartu beharrekoak ere aipatu dira saioan.  Zer idatzi, nola idatzi…. Miren Berasategik eman ditu argibide guztiak.
Baina Axpe sagardotegiko Jose Antoniok ere hitza hartu du saioan, bideo eder bat zintzilikatu baitu sarean.
FormateatuOrdenagailu bat, gaizki funtzionatzen hasten denean, neurriak hartu behar dira. Bestela pixkanaka pixkanaka, motelago joaten hasten da. Lehenik eta behin, behar ez ditugun programak eta dokumentuak ezabatu behar dira.
Hau egin ostean, garbiketa sakon bat egin behar da, eta horretarako Ccleaner izeneko programa erabili daiteke. Baina, hau egin eta gero, gure ordenagailu maiteak gehiago ezin badu, formateatu egin beharko dugu.
Sistema eragile berri bat jarri eta lehengo dena borratzean datza formateatzea. Lan honetaz aritu gara “@ Bildua” irratsaioan. Lan horretaz gainera Josu Barandalla arduratu da.
Baina blog bat ere idazterakoan kontuan hartu beharrekoak ere aipatu dira saioan.  Zer idatzi, nola idatzi…. Miren Berasategik eman ditu argibide guztiak.
Baina Axpe Sagardotegiko Jose Antoniok ere hitza hartu du saioan, bideo eder bat zintzilikatu baitu sarean.