Monthly Archives: June 2012

Nonicken … jokoa hastera doa!

Gaming-aren hitzordua ate-joka ari da. Nonick Interneteko Joerei buruzko Nazioarteko Konferentziak ostiralean irekiko ditu ateak. Guztira 7 hitzaldi, mahai-inguru bat eta 12 tailer izango dira Nonicken laugarren edizio honetan, eta gaming-a eta negozio aukerak izango ditu ardatz. Gainera, Start Up 2.0 Competition lehiaketaren finala ere hartuko du konferentziak.

Konferentziaren inaugurazioa Joshua Williams-en esku egongo da. Microsoften ordezkariak ‘serious games’ delakoen paradigma azalduko du: jokoaren bidez produktibitatea nola areagotu. Honen ostean, Mark Barletek hartuko du hitza, AbleGamersen sortzaile eta CEOak. Urritasunen bat duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea helburu duen enpresa da AbleGamersen.

Nonickeko hurrengo multzoak Start Up edo sorkuntza berrietara zuzenduriko enpresak izango ditu ardatz. Courtney Guertin, CTO eta Kiip.me jokoen sortzaileak bere enpresa aurkeztuko du Start Up arrakastatsuaren adibide gisa. Ondoren, Start Up 2.0 Competition lehiaketako bost finalistek euren proiektuak aurkeztuko dituzte Nonickeko taula gainean, eta publikoak euren botoekin aukeratuko du Start Up 2.0 Competition lehiaketako irabazlea. Arratsaldean, berriz, jokoen inguruan arituko da Nonick.

Larunbatean, ekainaren 16an, tailerren txanda izango da konferentzian, eta, besteak beste, gai hauek jorratuko dituzte: retrogaming-a, jokoak hedabideetan nola sartu, joko arrakastatsuak nola sortu, gamer komunitateak nola kudeatu, webetarako estatistikak…

Eusko Jaurlaritzak SPRIren eta eitb.com-en bitartez eta CBT, Bilbao Ekintza eta BEAZ-Bizkaia elkarteen laguntzarekin antolatutako konferentzia honetan, bideo-jokoen industriako 200 profesionaletik gora izango dira datorren ekainaren 15ean eta 16an EiTBren Bilboko Multibox aretoan.

IOS 6, Apple etxearen bitxi berria

titleBadira hilabete batzuk gaia bueltaka dabilela internetetik. Apple-ko fanboy/fangirl-ak jarraitzaile sutsuak direlako gehienbat. Baina beno, itxaronaldia amaitutzat eman dezakegu. Atzo bertan aurkeztu baitzuten WWDC-ean iPhone, iPod eta iPad-ek eramango dute software berria: IOS 6.

Lehenik eta behin esan software iPhone 3GS eta iPad 2-aren ondoren sortutako aparailu denentzako izango dela bateragarria. Baina horien atzekoak (3G, 2G eta iPad 1) IOS 5arekin geratu beharko dutela.

ikonoak

Berrikuntzak 2 dira nagusiki. Batetik Siri laguntzaileak ingelesaz gain beste hizkuntza batzuk ulertuko dituela (tartean gaztelera) eta bestetik Google Maps aplikazioa erabiltzeari utziko diola Apple-k. G handia eta sagartxoaren enpresaren arteko liskarren ondorioa da hau eta Apple-k hutsetik sortu duen programa berri bat ekarriko digu. Beste berrikuntza batzuk ere ekarriko ditu, Passbook( erreserbak egiteko aplikazioa), FaceTime (Wifi bidez zena orain 3G bidez ere bai) eta deiak filtratzeko aukera.

Hilabete batzuk barru iritsiko da gugana softwarea, udazkenean… iPhone berri batekin iritsiko ote zaigu? Zurrumurruak handiak dira sarean, baina oraindik ezin da ezer konfirmatu.

Negozioak eta gaming-a: azken joerak ezagutu nahi?

Nonick, Interneteko Joerei buruzko Nazioarteko Konferentzia, ekainaren 15ean eta 16an egingo da, laugarren aldiz, EiTBren multibox aretoan. Eusko Jaurlaritzak antolatzen du Nonick, eitb.com-en laguntzarekin.

SPRI, Basquegame eta eitb.com-eko ordezkariek Nonicken helburu nagusia kalitatezko networking-a (enpresa harremanak) sortzea dela adierazi dute: enpresen profesionalak eta inbertitzaileak, besteak beste, biltzea. Zazpi hitzaldik, mahai-inguru batek eta tailer-eskaintza zabal batek osatuko dute Nonicken egitaraua. Aurreko edizioetan bezala, Start Up 2.0 Competition lehiaketaren finala ere egingo da.

Xabier Sabalza, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendariak, Edurne Ormazabal, eitb.com-eko zuzendariak eta Juan de Miguel, Basquegame-ko buruak hartu zuten parte atzoko aurkezpen agerraldian. “Guztira, 24 enpresa daude bideo-jokoaren sektoreko euskal elkartean, eta Nonick-ek nazioarteko laguntza luzatuko die”, De Miguelen hitzetan. Jaurlaritzak eta eitb.com-ek ere bat egin zuten helburu horrekin.

Horrela, Nonick-en parte hartzen duten enpresa guztiei, eitb.com-ek ETBko telebista produktuetatik jokoak sortzeko lankidetza proposatuko diela aurreratu zuen Edurne Ormazabalek. “Agian, horri esker, datorren urtean, El Conquistador del fin del mundo, Goenkale edo entretenimenduzko beste edozein programen inguruko joko bat izan dezakegu. Garrantzitsuena saiatzea da eta aukerak aztertzea”, adierazi zuen eitb.com-eko zuzendariak.

Aurten, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izango dute BEAZ-en bitartez eta Bilboko Udalarena, Bilbao Ekintzari esker.
Nonicken aurreko saioetan, mugikorretako aplikazioak eta sareko bideo eta telebista gaiak jorratu ziren, eta honi esker, bertan bildu zirenek, elkarrekin, proiektuak aurrera atera dituzte, lan-eskaintzak sortuz eta inbertsio teknologikoak eginez. Aurten, berriz, gaming-a landuko da, eta eskaintzen dituen negozio-aukerak. Ateak, ekainaren 15ean irekiko dira, Joshua Williams Microsoft Serious Games-eko arduradunaren aurkezpenarekin, eta larunbatean, Dante Simpsonen (Eon Interactive-ko presidentea eta Sony Music Entertainment-eko presidenteorde ohia) hitzaldiarekin itxiko dira.

Nonickerako sarrerak prezio murriztuan eskuratu ahal izango dira 2012ko ekainaren 8ra arte, konferentziaren webgune ofizialean.

Wii U, Nintendoren asmakizun berria

Wii U logo

Lehengo urtean eman zuten jakitera Nintendo etxe japoniarrekoek esku artean zutena. Wii kontsola ordezkatuko duen Wii U. Hitz jolasa eginez, Wii (gu), Wii U (gu eta zu)… eta horrelako gauzetara ohitzen joan, Miiverse edo Mii Wara Wara izenak ikasi beharko ditugu eta.

Duela 6 urte, wii kontsola kaleratu zutenean, eserlekutik jaiki ginen Nintendori esker. Jolasteko modu berri bat aurkeztu zuen eta kontsola berriarekin ere beste eraldaketa bat ekarri nahi du. Horretarako espaziontzi baten itxura duen aparailu bat izango dugu esku artean Wii U Gamepad izenekoa: pantaila ukigarria, bideokamera, mikrofonoa eta NFC teknologia izango dituena.

Wii U Gamepad

NFC teknologiaren bitartez gure mugikorra, txartelak eta antzerakoak irakurtzeko gai izango da Wii U-a eta hau gutxi balitz gure telebistako urruneko kontrol gisa ere erabili ahalko dugu.

Teknologia punta puntakoa… orain kontua beste bat da. Jokoek hau guztia erabiliko dute? Jolasteko forma berri bat ekarriko du Nintendoren kontsolak?. Hau guztia hurrengo astean jakingo dugu, Los Angelesen egingo den E3an emango baitu jakitera etxe japoniarrak kontsola berriarekin egin ahalko dugun guztia.

Beraz itxarotea tokatzen zaigu, bitartean hemen azpian duzue aurkezpenaren bideoa. Pazientziaz hartu, 30 minutuko bideoa baita!