Tag Archives: google

Disko gogorra lainoan

Google_Drive_Logo

Ez da lehena izan, eta ziur asko ez da onena ere izango, baina azkenean (eta erabiltzaileok denbora luzez eskatu eta gero), Google Drive iritsi berri da gugana.

Disko gogor birtual bat eskaintzen du zerbitzu berriak, 5 GB-koa. SkyDrive, Dropbox, edo Box-en atzetik etorri da G handia, baina noski, beti gertatzen den moduan, nahikoa da Googlek zerbait kaleratzea hau albiste izateko.

Zerbitzu berriarekin, zerbitzu zaharrak berritu egin dira: Google Docs desagertu egin zaigu. Beno hobe esanda zerbitzu berriak irentsi egin du. Modu honetan disko gogor birtual bat eskura izango dugu, baina aldi berean etxeko ohiko programetan egin dezakegun moduan, fitxategiak bertan sortzeko aukera ere izango dugu. Zerbitzua eraldatu eta hobetu egin dela esan daiteke.

Lehen, Docs zerbitzura, dokumentuak igotzeko aukera bakarrik zegoen; Orain ordea edozein fitxategi igotzeko eta elkarbanatzeko aukera izango dugu.

GMAIL

Baina hau ez da izan Google etxearen aldaketa bakarra, posta zerbitzua ere hobetu baitu. Gaurtik aurrera 10 GB izango baititugu eskura erabiltzaileok, bertan gure mezuak jasotzeko

Google Play: Zerbitzuen bateragunea

features-google-playGoogle handiaz ezin gara aspertu, astero astero gugana berrikuntzak ekartzen dituelako eta egunetik egunera eraldatzen dabilelako. Eta aste honetan ere halaxe da, Google Play izeneko plataforma aurkeztu berri baitu.
Hodei konputazioan oinarritutako aplikazio bat dakarkigu oraingoan.
Bere web zerbitzu denak bateratuko dituena: Android Market, Google Music eta Google ebookstore-z ahazten joan beharko dugu. Orain arte, musika, jokoak, ebookak… zerbitzu ezberdinetan eskaintzen zituen G handiak. Ba gaurtik aurrera Play izeneko zerbitzuan topatuko ditugu hauek.

Pentsa liteke, orain arte ondo funtzionatu izan duenak, ongi funtzionatzen jarraituko duela, baina beste alde batetik zerbitzu erraldoi bat martxan jartzean honek ere konplikazioak ekar ditzake. Hala eta guztiz ere oraindik goiz da ezer esateko, beraz itxaron egin beharko dugu zerbitzua gurean nola sartzen den ikusteko.
Hemen azpian zerbitzu berria aurkezteko erabili duten bideoa uzten dizuet.

@ Bildua: Ordenagailuen kontrola

blog5Ordenagailuen kontrola izatea gustatzen zaigu beti, eta batez ere gurea denean. Baina momentu jakin batzuetan kanpoko norbaitek gure ordenagailua kontrolatu dezakeela jakitea ere ongi dago. Hau batez ere enpresetan ikusi izan dugu beti, zerbitzu informatikoko pertsonek gure ordenagailua munduaren beste puntatik kontrolatzeko aukera izaten dutelako. Gai hau bizkarrean hartuta etorri zaigu aste honetan Josu Barandalla.

Baina Googleko bulegoak ere bisitatu ditugu, lan horretarako gaineras Iñigo Etxebesteren laguntza izan dugu. Eta hau dena gutxi balitz Windows 8-az ere mintzatu gara eta baita Apple eta Samsung-en hika mikaz ere

Hemen klik eginda audioa entzuteko aukera izango duzu!

Eta ez ahaztu urriaren 1ean egingo dugula Xenoblade Chronicles bideojokoaren zozketa. Nintendoren eskutik ematen dugu gainera. Parte hartzeko nahikoa duzue abildua@eitb.com helbidera zuen mezua bidaltzearekin, edo gure facebookeko orrian argazkian atsegin dut klikatzea