Category Archives: sare sozialak

Joko sozialak alde batera uzteko momentua da?

Zynga

Farmvillen sortzaileak bere 11 joku bertan behera utziko dituela argitu du. Dirudienez ez zituen nahi adinako irabaziak lortzen eta gastuak handiak ziren.

Hori alde ofiziala begiratzen badugu, baina honek badu bigarren irakurketa bat: lehen balio zuenak gaur egun ez duela balio. 2008 eta 2009 urteen inguruan egin zen ezaguna Zynga, eta batez ere lehen aipatutako Farmvillegatik. Facebooken hastapenetan izan zen hau, eta biek batera jende asko gerturatu zuten sare  era joko sozialetara.

Goizeko 03:00etan jaitzen zen jendea baratzetik barazkiak jasotzeko edo behien jaistera… egia esan beldur pixkat bat ere ematen zuen jendearen obsesio hark. Baina mundu teknologiakoan, bizitza errealean bezala, boladak daude eta dirudienez bolada hau amaitu da.

Jendea nekatu zen ardi galduak topatzeaz, arrosak ureztatzeaz, eta batez ere joku batek euren bizitzak kontrolatzeaz.

Gaiari itxura onik ez zaio ikusten, baina beno, nahikoa zian da 11 joko hauen etena aipatzea Zyngaren akzioek gora egiteko… beraz esandakoa… agian beste bolada baten aurrean daude.

Twitter euskaraz!

Twitter EuskarazUrte eta erdiz itxaron eta gero, Twitter sare soziala euskaraz erabiltzeko aukera dugu. Eta noski orain bertako hiztegira ohitu behar gara, hitz berezi guztiak ere eraldaketa jaso baitute.

Sarreran esaterako Inicio, conecta eta deskubre botoiak: Hasiera eta konektatu eta aurkiturengatik aldatuak izan dira. Eta jarraitzailek ere bere horretan jarraitzen dute.

Hori bai eraldaketa , hainbestetan aipatzen genituen topic-etan datoz, trending topic-etan. Gazteleraz tendencias zirenak eta orain euskaraz joerak bezala ezagutuko ditugunak. Eta sarean azken hilabeteetan zeresana eman duten tuit eta txioek ere badute isla Twitterreko euskaratzean. Retweeteatzea, bertxiotzea izatera pasatzen baita.

Baina orri berdinean txio hitzari tweet izena ere ikusi diogu. Beraz esan daiteke oraindik guztiz itzuli gabe dagoela eta oraindik kontraesanen bat edo beste duela.

Beraz hemendik aurrera euskaraz txiokatzeko aitzakiarik ez dago, lehen gutxi baldin bazeuden, orain gutxiago. Lehen mezuak euskaraz bidaltzen baikenituen eta orain Twiterrek guri ere euskaraz egingo digulako.

Facebook sareak 2 milioi pertsona galdu ditu

Facebook

Gora eta gora doan enpresa dela esan ohi izan dugu. Baina badirudi ez dela horrela. Facebook-ek 2 milioi pertsona galdu dituelako Espainian, SocialBakers analisi etxearen arabera.

Duela 55 hilabete 18 milioi pertsona zeuden F handian, eta gaur egin 16 milioi besterik ez dira. Urte erdian erabiltzaileen %12 galdu duela esan daiteke. Borratu baino, pertsona hauen aktibitatea murriztu edo ia desagertu egin dela esan daiteke.

Eta hau zergatik?

  • Plataformak izan dituen aldaketengatik
  • Beste sare sozialen gorakadagatik: Twitter, Google+, Pinterest…
  • Enpresek gero eta emaitza gutxiago lortzen dituztelako bertan
  • Moda pasa delako…

Hemen azpian dituzue datuak. Otsailekoak aurrena eta gero ekainekoak.

sbmr-es-feb2012

SBSMR-June2012-ES

F handiak Instagram jan du

facebook-instagram-fotos-default

Instagrametaz hitz egitea aplikazio arrakastastu batetaz hitz egitea da. 20 millioi erabiltzailetik gora dituen sare soziala da, argazkiei filtro bereziak ezarri eta ikusgarri uzteko balio duena.

Ez da azhatu behar, duela gutxi arte IOS erabiltzen zuten aparailuetarako bakarrik zegoela eskuragai (Gaur egun Android-erako ere eskuragai dago), eta hau horrela izanda txalotzeko modukoa da aplikazio txiki honek lortutako marka.

Hori bai, albistea aste honetan iritsi zaigu: Facebook-ek Intsagram erosi duela eman da jakitera. 1000 milioi dolarren prezioan. Baina denak ez dira gustura agertuko honekin. Instagrameko erabiltzaile sutsuak, Hipsterrak, aplikazioa uzteko deia luzatu dute sarean.

Haien ustez Facebookek erosi izanak ez dio onurarik ekarriko aplikazioari. Hare gutxiago, aditzera eman dutenez Instagramek etorkizun laburra du. Eta hau horrela izanik, eta beraien jarduera bermatzeko, beste antzeko aplikazioak erabiltzea gomendatzen dute.

Hurrengo post batean, beste aplikazio horiez hitz egingo diezuegu, zuek ere nahi izan ezkero Instagram alde batera uzteko.

Irudia | Zonadigital

Sare sozialek gure bizitza gidatzen dute?

social_mediaGure kolaboratzaile den Noemi Riverak, test bitxi baten berri emango digu larunbatean ‘@ Bildua’n (Zuzeun argitaratua duzue). Test honen bidez sare sozialen menpe bizi garen hausnartu nahi du. Egin testa, ea zer nolako menpekotasuna duzuen!

1. Jatera zoazen guztiaren (afari, bazkari, postre, edari…) argazkiak sare sozialetara igotzen/partekatzen dituzu?

2. Momentu oro –edo ia– non zauden publikatzen duzu sare sozialen bidez? (Foursquare, Twitter, Facebook…)?

3. Ohera joan baino lehen zure Twitterreko erantzuank –@replies—arakatzen dituzu?

4. Esnatu bezain pronto zure Twitterreko erantzuank –@replies—arakatzen dituzu?

5. Zure argazkiak hiru sare sozial baino gehiagotara igotzen dituzu?

6. Ezinezkoa zaizu telebista ikustea edozein motatako beste pantaila bat ondoan izan gabe?

7. Ezin dituzu lanean 10 minutu baino gehiago eman sare sozialak arakatu gabe?

8. Pertsona batzuei buruz pentsatzen ari zarenean beren @erabiltzaile_izena datorkizu burura izen erreala ordez?

9. Mundu errealeko zerbaitek molestatzen dizunean, berehala kontatzen duzu sare sozialean?

10. Lagunekin irteten zarenean eta komunera zoazenean, smartphonea arakatzen duzu eguneraketen bila?

11. Norbaitekin hitz egiten zaudela noizbait pentsatu al duzu “a ze aspergarria den! Twitter arakatzen egon ninteke orain!”?

12. Twitterren jarraitzen dituzun zenbait pertsonen bizitzari buruz gehiago dakizu zure familiaren edo lagunen bizitzari baino?

13. Facebookeko feed-a egunean 20 aldiz, edo gehiago, freskatzen duzu informazio berrien bila? (F5 tekla sakatuta)

14. Kotxea gidatzen zoazela zure Facebookeko egoera eguneratu duzu?

15. Pinterest erabiltzen duzu?

16. 500 pertsona baino gehiago jarraitzen dituzu Twitterren?

17. Zeure smartphoneko aplikazioetatik lau edo gehiago sare sozialetakoak dira?

18. QR koderik eskaneatu duzu noizbait?

19. Noizbait pentsatu al duzu Twitter ordainpeko bihurtuko ote den?

20. Facebookeko profil berria beste inork baino lehenago eskuratu duzu.

Argazkia | Coseom

Iturria | Zuzeu

Jatorrizkoa (ingelesez) | YourBalance

@ Bildua: PS Vita

PS-VIta-

Larunbateko @ Bilduan Sony etxearen kontsola berria aztertuko dugu. Ps Vita deritzona, duela hilabete iritsi zen gugana, eta momentu ona iruditu zaigu analisi sakon bat egiteko.

Teknologiari begiratuko diogu: Pantaila ukigarria, 3G konexioa… Jokoak beste batera utziko ditugu (barkatu zaletuak zaretenoi), analisi sakon bat ere merezi dutelako. Josu Barandallarekin hitz egingo dugu gaiaz.

Baina Twitterri ere begirada bat emango diogu, eta produktuak erosterakoan zertan lagundu dezakeen aztertuko dugu. Noemi Rivera hartuko dugu bidelagun.

Eta hau dena gutxi balitz mugikorrei ere begiratuko diegu. Aplikazioak ezagutzeko. Kirola egiterakoan interesgarrian izan daitezkeenak aztetuko ditugu larunbatean. Beraz adi kirolari!

Larunbatean, goizeko 09:30ean Euskadi Irratiaren sintonian.

Mugikorrak eta Sinde Wert legea

El-Mobile-World-Congress-2012Bartzelonara eta Madrilera begira egon gara aste guztian, albisteak bertan gertatu baitira.

Internet eta sare sozialei esker ikasleak Bartzelonako kaleetan egiten ari ziren manifestazio eta itxialdien berri jakin izan dugu, inolako manipulaziorik gabe honek ere zeresana eman duelako asteaz zehar, batez ere prentsa espainiarrean

Baina teknologiaren arloak ere protagonista izan dira Kataluniako hiriburuan.

Mobile World Congress-a amaitu berritan, hurrengo urtean ikusiko ditugun mugikor eta tabletak aurkeztu direlako bertan. Azken teknologia bai, batzuetan xelebre xamarra, besteetan erabilgarria, baina kasu guztietan ikusgarria.

Mugikortasunari eskainitako azoka beste urte batez ere arrakastatsua izan da.

Espainiako hiriburuan aldiz epaitegiei begira jarri behar. Sinde Wert legea martxan jarri delako aste honetan, eta dagoeneko lehen errudunak salatuak daudelako. Baina gai bitxia hauxe, salatuak euren burua salatu dutelako.

Hau da, eurak joan dira epaitegietara, Sinde Wert legea urratzen ari direla esanez.

Esandakoa hiriburuei begira egoteko astea izan dela hauxe.

Larunbatean @ Bilduan

facebookFacebook-eko segurtasun zuloaz arituko gara.
Sare sozialak egin dituen azken aldaketen inguruan sortutako kezka eta zalantzei erantzuna emango diegu Euskadi Irratian.
Facebook-eko segurtasuna izango duguhizpide aste honetako ‘@ Bildua’ saioan. Josu Barandallak emango ditu azalpen guztiak eta entzuleek bidalitako galderei erantzuna emango diegu. Iradoki.net-eko lagunei esker, ordea, beste gai batzuk jorratuko ditugu. Kioskoetan hainbeste ugaritu diren bildumak hartuko dituzte mintzagai Mikel Madinarekin.

Eta hori gutxi balitz, sareari errepasoa egingo diogu irratsaioan, musikarik arrakastatsuenaren laguntzarekin, eta agur bat ere izango dugu, Eneritz Iraolak agur esango baitio Euskadi Irratiko teknologia berrien txokoari.