Category Archives: Birusak

Polizia diru eske!

PoliziaAzken aldian birus berezi dabil gure artean, eta berezia zergatik?

Gure ordenagailuari min egiten ez diolako, blokeatu bakarrik egiten duelako.

Poliziaren birusa bezala ezagutzen da sarean, eta azken aldian ordenagailu asko kutsatu ditu. Ordenagailuan lasai asko nabigatzen gauden bitartean sartzen da gure sistemara: isil isilik sartzen da, beste zerbait instalatzen dugun bitartean instalatzen da. Eta bat batean… gure ordenagailuan pantaila beldurgarri bat erakusten digu.

Poliziak gure ordenagailua blokeatu egin duela dioen mezua agertzen zaigu pantailan, eta gainera ezin dugu gure pantailatik mezu hau kendu. Nahiz eta teklatuko tekla guztiak zapaldu, konbinazio ezberdinak probatu… Mezuak ordenagailua blokeatzen digu. Gainera esandakoa, poliziaren izenean egiten du, Ministerio ezberdinetako logoak erakusten ditu… eta hau dena gutxi balitz dirua eskatzen digu gure ordenagailua desblokeatzeko. Poliziak mezua igorri du, honekin zerikusirik ez duela esanez.

Pantailan ageri den mezuaren arabera, delituren bat egiteagatik blokeatu digute ordenagailua. Baina hau gezurra da, ez sinetsi ,  gezurra baita. Gainera kontutan hartu delitu zibernetikoren baten errudun jotzen gaituztenean, erakunde publikoek ez dutela modu honetan erantzuten.

Eta behin kutsatuta zer egin?

Oso erraza, beraz adi! Ordenagailura era seguruan (Modo Seguro, a prueba de fallos) bezala sartu behar gara. Hau egiteko, ordenagailua pizten ari denean F8 sakatu behar dugu (pare bat aldiz, badaezpada…). Hau egitean Windows sistema eragilea martxan jartzeko aukera ezberdinak emango dizkigu, eta orduan aukeratu behar dugu ERA SEGURUA.

Behin sistema martxan dugunean , spyware bat instalatu behar dugu (poliziaren birusa bezala ezagutzen dena, eta antzerako kode maltzurrak edo txarrak ezabatzeko programa bat). Malwarebytes esaterako. Instalatu ondoren, ordenagailua aztertu dezala, aztertu eta kode maltzur hori ezabatu dezala.

Ondoren bigarren pausu bat ematea komeni da. Erregistroa eta fitxategi tenporalak ezabatzeko. Lan honetarako CCleaner erabili dezakegu

Lan hauek egin ostean , ordenagailua beti egiten dugun  moduan piztu beharko dugu... Eta ikusi ea egin dugun lanak balio izan duen eta ez den pantailan ezer agertzen.

Azkenik, gure antibirusa martxan jarri beharko genuke, badaezpada gure sisteman zerbait geratu bada, hau ere borratzeko

Eta hau dena egin ostean mezua berriro agertzen bada? Printzipioz ez luke agertu behar, baina hori gertatzen bada… beste maila bateko neurriak hartu beharko  genituzke.

Hori bai kontutan hartu, horrelako gauzak gure ordenagailuan ez instalatzeko, beti esaten den bezala, zuhurtziaz jokatu behar dugula sarean. Ezagutzen ez ditugun lekuetatik ez jaitsi instalatzeko ezer…

Gu gara birusen aurrean lehenengo barrera.