Monthly Archives: August 2012

Rojadirecta.com martxan da berriro

FBI

19 hilabete eta gero Estatu Batuetako Segurtasun Agentziak barkamena eskatu baitio interneteko atariari.

Lehengo urteko urtarrilean gertatu zen, egun batetik bestera rojadirecta.com-en sartzen saiatu ezkero, hantxe agertzen ziren Estatu Batuetako Segurtasun agentziaren logotipo denak…

Beldurra eta guzti ematen zuen bertara sartzeak… Zerbait ilegala egiten ari ginenaren sentsazioa ematen zuen.  Orria blokeatuta , eta pelikuletan ikusi ohi ditugun logotipoz josia.

Zalaparta ugari sortu zuen gaiak, batez ere estatu Batuetako gobernuak, interneten, bere mugetatik kanpo esku hartzen zuen lehen aldia zelako. Bere legedia mundu zabalera hedatzen saiatzen ari zela zirudien

Rojadirecta .com eta .org orriak blokeatuta geratu ziren; baina berehala ireki zuten rojadirecta.me, eta hortik ibili dira lanean gaur arte.  Segurtasun agentziak domeinuak jabeei itzuli dizkietelako.

Gaur goizaldean jakin dugunez, barkamen eskutitza bidali dute Estatu Batuetako Segurtasun Agentziatik Roja Directara bertako epaile batek horrela eskatuta.

Euren blogean irakurri dezakegunez, ordu gutxi barru rojadirecta.com eta .org martxan egongo dira sareko erabiltzaile ezberdinek bertatik kirol emanaldiak ikusteko.

Astoek wifia hedatzen dute

Astoa

Israelen martxan jarriko duten ekimen bat da; Kfar Kedem-en historiaren inguruko parke tematiko batean aske dauden astoei jarriko dizkieten aparailuei esker izango da.

30 astoek hartuko dute parte ekimenean ; Hotspot moduan egingo dute lan. Hau da, emisore nagusi batetik WIFI seinalea emango da, eta astoek errepikagailu moduan egingo dute lan, seinalea hedatuz.

Ideia izan, eta parkearen gerente den  Menachem Goldberg-ek aditzera eman duenez “ideia ongi atera ezkero, asto kopurua gehituko dugu”.

Historian zehar astoek egin duten lana eraldatzea izango litzateke hau?

Eta beste arazo bat… Asto denak parkeko eremu batean egongo balira? WIFI bertan bakarrik egongo litzateke…

ITURRIA | Fastcompany

ARGAZKIA | Wikimedia

Twitter euskaraz!

Twitter EuskarazUrte eta erdiz itxaron eta gero, Twitter sare soziala euskaraz erabiltzeko aukera dugu. Eta noski orain bertako hiztegira ohitu behar gara, hitz berezi guztiak ere eraldaketa jaso baitute.

Sarreran esaterako Inicio, conecta eta deskubre botoiak: Hasiera eta konektatu eta aurkiturengatik aldatuak izan dira. Eta jarraitzailek ere bere horretan jarraitzen dute.

Hori bai eraldaketa , hainbestetan aipatzen genituen topic-etan datoz, trending topic-etan. Gazteleraz tendencias zirenak eta orain euskaraz joerak bezala ezagutuko ditugunak. Eta sarean azken hilabeteetan zeresana eman duten tuit eta txioek ere badute isla Twitterreko euskaratzean. Retweeteatzea, bertxiotzea izatera pasatzen baita.

Baina orri berdinean txio hitzari tweet izena ere ikusi diogu. Beraz esan daiteke oraindik guztiz itzuli gabe dagoela eta oraindik kontraesanen bat edo beste duela.

Beraz hemendik aurrera euskaraz txiokatzeko aitzakiarik ez dago, lehen gutxi baldin bazeuden, orain gutxiago. Lehen mezuak euskaraz bidaltzen baikenituen eta orain Twiterrek guri ere euskaraz egingo digulako.

Planeta gorria, txuri beltzean

Curiosity

Beste behin, berriro ere, Martera egin behar dugu bidaia. Eta nola ez , oraingoan ere bizia aurkitzeko esperantzaz goaz bertara. Curiosity sundari esker jasoko ditugu gaur hasita bertako informazioa.

7 minutuko isilaldi beldurgarriaren ondoren (lurrera bidean doan bitartean ezin baitu informaziorik bidali), osorik dagoenaren mezua igorri du planeta gorritik:

Osorik eta salbu nago Marteren lurzoruan. Gale kraterra, hemen nago!

Eta Aitor Bergara fisikariak azalpenak ere eman ditu irratian: ‘Iraultza teknologikoa izan da hain urrun dagoen planeta batean egindako misio hau’.