Tag Archives: angry birds

Txori espazialak

angry-birds-space

Badira ia 2 urte Angry Birds-ak gure artean agertu direla, eta ordutik arrakasta bata bestearen atzetik etorri zaie programatzaileei. Betiko jokoaz gain munduko festa edo ospakizunetara egokitzen zen bertsioa etorri zen lehenik. Ondoren Rio pelikulan oinarritua iritsi zen… Eta ez da ahaztu behar ordenagailuetara eta sare sozialetara ere salto egin zuela txoritxo haserretuen sagak.

Baina egia da gero eta berrikuntza gutxiago zekartzala edizio berri bakoitzak. Mapa berriren bat, txoritxo bereziren bat… errepikakorra gertatzen ari zen Rovio etxearen jokoa.

Edizio berria iritsi den arte, buelta bat edo bi ematen dizkio Angry Birds jokoari, Angry Birds Space-rekin. Izenak dioen bezala, oraingoan espaziora bidali dituzte txoriak eta hau egitearekin batera grabitatea kontutan hantzen hasi dira. Hau da (eta modu errez batean azalduta), lehen tiro parabolikoak egiteko aukera genuen, eta orain hau egiteaz gain planeta eta asteroide ezberdinetako grabitateak eragingo digu. Modu honetan jaurtiketak ez dira beti toki berera joango, eta asko pentsatu beharko da txoritxo bakoitza atakera bidali aurretik.

Honez gain mapa berriak izango ditugu (nola ez), eta txori berri bat ere izango dugu eskura (izozteko boterea duena). Hau horrela izanda, sagari beste buelta bat eman diote eta honekin batera dibertsio orduak biderkatu egin dituzte Roviokoek.

Gainera, trailerrean ikusi dezakegunez (post honetan bertan duzuenean), etorkizun batean jokoa handitzeko gogoa erakusten dute programatzaileek: agertzen diren arrautzetako kapelei begiratu ezkero laster gure artean txori berdea, laranja eta besteren bat izango ditugulako

Mugiko eta tabletetarako prest duzue: bai App Storean eta baita Google Play-en ere.

Beraz badakizue, jantzi kasko espaziala, eta denak txerri berdeak ehizatzera!

@Bildua: Mugikorretako sistema eragilea aldatzeko bidea

blog3Telefono mugikorren konpainiek nahi dutena egiten dute. Hori garbi dago. Haien menpe gaude. Haiek ezartzen dizkigute tarifak, eta baita ere mugikorretan dugun sistema eragilea ere.
Nahiz eta gure mugikorrek duten oinarrizko programa, librea izan (nahi duenak hobekuntzak egiteko) konpainiarena ezartzen digute. Errazago ulertzeko, sistema eragilea eraldatu egiten dute, bezeroari esperientzia mugatzeko. Eta hau zergatik egiten duten? Haiei galdetu beharko, ez baitago batere garbi zergatik egiten duten.
Egiten dituzten eraldaketekin, telefonoak berez dituen zerbitzuak mugatu egiten dituzte. Hau da, nahiz eta hardware aurreratuena izan, ezin izaten dugu erabili.
Baina lasai! Hau konpontzea oso erraza baita.
Software txiki batzuei esker, minutu gutxian edukiko baitugu gure telefono mugikorra egoera guztietarako prest. Eta hau nola egin jakiteko, gure saioa entzun besterik ez duzue, Josu Barandallak eman baititu datu eta truku guztiak.
Baina ez da izan irratsaioan landu dugun gai bakarra, Noemi Riverarekin hitz egiteko aukera ere izan baitugu. Donostweets izeneko ekimenen sortzaileetako bat da, eta haien berri eman digu.

Ez galdu hurrengo saioa, Phising-az mintzatuko baikara eta baita ere online ikusi ditzakegun pelikulez ere