Category Archives: Informatika praktikoa

Zeintzuk dira pasahitzik arriskutsuenak?

Pasahitza

Gorputzean beldurra sartzen hasteko unea da, gure edukiak arriskuan egon daitezkeelako. Neurriak hartu ezkero ez noski, baina garbi geratu da pasahitzari ez diogula garrantzirik ematen, eta honek bai jartzen dituela arriskuan guren orrialde eta profilak.

Segurtasun maila baxua duten pasahitzei begiratuko diegu gaurkoan. 2012an gehien erabili diren pasahitz desegoki horiei. 25 gako ezberdin kaleratu dira sarean, eta garbi geratu da pasahitzik erabiliena, eta beraz desegokiena PASSWORD dela. Hau da pasahitza, ingelesez. Eta begira nola diren gauzak 25 horietan zerrenda ixten duena PASSWORD1 da.

Bi hitz hauen artean ordea badira beste batzuk ere aski ezagunak egiten zaizkigunak: ILOVEYOU, 123456, FOOTBALL, MASTER, MUSTANG, JESUS, NINJA…

Beraz hauetako baten bat baduzu, hobe lehen bailen aldatzea.

Eta nola osatu pasahitz seguruago bat? Oso erraz! Zenbakiak, hizkiak eta zeinuak gehituz hitzari. Adibidez: password.19875 pasahitz sendoa izango litzateke, football-donostia89 bezalaxe.

Baina ez ahaztu gogoratzeko ere erraza izan behar duela, beraz pasahitz bat aukeratu aurretik probak egin. Eta zuen pasahitza oraindik ere sendoagoa egin nahi baduzue, nahikoa duzue denboraldi bat eta gero pasahitz berri bat ezartzearekin.

Babestea segurtasunaren lehen maila da!

ARGAZKIA | Wisegeek

Disko gogorra lainoan

Google_Drive_Logo

Ez da lehena izan, eta ziur asko ez da onena ere izango, baina azkenean (eta erabiltzaileok denbora luzez eskatu eta gero), Google Drive iritsi berri da gugana.

Disko gogor birtual bat eskaintzen du zerbitzu berriak, 5 GB-koa. SkyDrive, Dropbox, edo Box-en atzetik etorri da G handia, baina noski, beti gertatzen den moduan, nahikoa da Googlek zerbait kaleratzea hau albiste izateko.

Zerbitzu berriarekin, zerbitzu zaharrak berritu egin dira: Google Docs desagertu egin zaigu. Beno hobe esanda zerbitzu berriak irentsi egin du. Modu honetan disko gogor birtual bat eskura izango dugu, baina aldi berean etxeko ohiko programetan egin dezakegun moduan, fitxategiak bertan sortzeko aukera ere izango dugu. Zerbitzua eraldatu eta hobetu egin dela esan daiteke.

Lehen, Docs zerbitzura, dokumentuak igotzeko aukera bakarrik zegoen; Orain ordea edozein fitxategi igotzeko eta elkarbanatzeko aukera izango dugu.

GMAIL

Baina hau ez da izan Google etxearen aldaketa bakarra, posta zerbitzua ere hobetu baitu. Gaurtik aurrera 10 GB izango baititugu eskura erabiltzaileok, bertan gure mezuak jasotzeko

@ Bildua: PS Vita

PS-VIta-

Larunbateko @ Bilduan Sony etxearen kontsola berria aztertuko dugu. Ps Vita deritzona, duela hilabete iritsi zen gugana, eta momentu ona iruditu zaigu analisi sakon bat egiteko.

Teknologiari begiratuko diogu: Pantaila ukigarria, 3G konexioa… Jokoak beste batera utziko ditugu (barkatu zaletuak zaretenoi), analisi sakon bat ere merezi dutelako. Josu Barandallarekin hitz egingo dugu gaiaz.

Baina Twitterri ere begirada bat emango diogu, eta produktuak erosterakoan zertan lagundu dezakeen aztertuko dugu. Noemi Rivera hartuko dugu bidelagun.

Eta hau dena gutxi balitz mugikorrei ere begiratuko diegu. Aplikazioak ezagutzeko. Kirola egiterakoan interesgarrian izan daitezkeenak aztetuko ditugu larunbatean. Beraz adi kirolari!

Larunbatean, goizeko 09:30ean Euskadi Irratiaren sintonian.

Polizia diru eske!

PoliziaAzken aldian birus berezi dabil gure artean, eta berezia zergatik?

Gure ordenagailuari min egiten ez diolako, blokeatu bakarrik egiten duelako.

Poliziaren birusa bezala ezagutzen da sarean, eta azken aldian ordenagailu asko kutsatu ditu. Ordenagailuan lasai asko nabigatzen gauden bitartean sartzen da gure sistemara: isil isilik sartzen da, beste zerbait instalatzen dugun bitartean instalatzen da. Eta bat batean… gure ordenagailuan pantaila beldurgarri bat erakusten digu.

Poliziak gure ordenagailua blokeatu egin duela dioen mezua agertzen zaigu pantailan, eta gainera ezin dugu gure pantailatik mezu hau kendu. Nahiz eta teklatuko tekla guztiak zapaldu, konbinazio ezberdinak probatu… Mezuak ordenagailua blokeatzen digu. Gainera esandakoa, poliziaren izenean egiten du, Ministerio ezberdinetako logoak erakusten ditu… eta hau dena gutxi balitz dirua eskatzen digu gure ordenagailua desblokeatzeko. Poliziak mezua igorri du, honekin zerikusirik ez duela esanez.

Pantailan ageri den mezuaren arabera, delituren bat egiteagatik blokeatu digute ordenagailua. Baina hau gezurra da, ez sinetsi ,  gezurra baita. Gainera kontutan hartu delitu zibernetikoren baten errudun jotzen gaituztenean, erakunde publikoek ez dutela modu honetan erantzuten.

Eta behin kutsatuta zer egin?

Oso erraza, beraz adi! Ordenagailura era seguruan (Modo Seguro, a prueba de fallos) bezala sartu behar gara. Hau egiteko, ordenagailua pizten ari denean F8 sakatu behar dugu (pare bat aldiz, badaezpada…). Hau egitean Windows sistema eragilea martxan jartzeko aukera ezberdinak emango dizkigu, eta orduan aukeratu behar dugu ERA SEGURUA.

Behin sistema martxan dugunean , spyware bat instalatu behar dugu (poliziaren birusa bezala ezagutzen dena, eta antzerako kode maltzurrak edo txarrak ezabatzeko programa bat). Malwarebytes esaterako. Instalatu ondoren, ordenagailua aztertu dezala, aztertu eta kode maltzur hori ezabatu dezala.

Ondoren bigarren pausu bat ematea komeni da. Erregistroa eta fitxategi tenporalak ezabatzeko. Lan honetarako CCleaner erabili dezakegu

Lan hauek egin ostean , ordenagailua beti egiten dugun  moduan piztu beharko dugu... Eta ikusi ea egin dugun lanak balio izan duen eta ez den pantailan ezer agertzen.

Azkenik, gure antibirusa martxan jarri beharko genuke, badaezpada gure sisteman zerbait geratu bada, hau ere borratzeko

Eta hau dena egin ostean mezua berriro agertzen bada? Printzipioz ez luke agertu behar, baina hori gertatzen bada… beste maila bateko neurriak hartu beharko  genituzke.

Hori bai kontutan hartu, horrelako gauzak gure ordenagailuan ez instalatzeko, beti esaten den bezala, zuhurtziaz jokatu behar dugula sarean. Ezagutzen ez ditugun lekuetatik ez jaitsi instalatzeko ezer…

Gu gara birusen aurrean lehenengo barrera.