Category Archives: sarea

Disko gogorra lainoan

Google_Drive_Logo

Ez da lehena izan, eta ziur asko ez da onena ere izango, baina azkenean (eta erabiltzaileok denbora luzez eskatu eta gero), Google Drive iritsi berri da gugana.

Disko gogor birtual bat eskaintzen du zerbitzu berriak, 5 GB-koa. SkyDrive, Dropbox, edo Box-en atzetik etorri da G handia, baina noski, beti gertatzen den moduan, nahikoa da Googlek zerbait kaleratzea hau albiste izateko.

Zerbitzu berriarekin, zerbitzu zaharrak berritu egin dira: Google Docs desagertu egin zaigu. Beno hobe esanda zerbitzu berriak irentsi egin du. Modu honetan disko gogor birtual bat eskura izango dugu, baina aldi berean etxeko ohiko programetan egin dezakegun moduan, fitxategiak bertan sortzeko aukera ere izango dugu. Zerbitzua eraldatu eta hobetu egin dela esan daiteke.

Lehen, Docs zerbitzura, dokumentuak igotzeko aukera bakarrik zegoen; Orain ordea edozein fitxategi igotzeko eta elkarbanatzeko aukera izango dugu.

GMAIL

Baina hau ez da izan Google etxearen aldaketa bakarra, posta zerbitzua ere hobetu baitu. Gaurtik aurrera 10 GB izango baititugu eskura erabiltzaileok, bertan gure mezuak jasotzeko

Gizakia Vs Makina

Gaur egungo web-ari 2.0 deitzen diogu, pertsonen internet. Hau da, eta pixkat filosofatu eta gero, pertsona da informazio guztiaren zentroa. Pertsonak, pertsonarentzat gauzak sortu ,elkar banatuz eta zabaldu egiten ditugu

Giza Robota

Eta hau horrela izanda, pentsa liteke gizakia dela sareko erregea…. Ba usteak erdi ustel. Azken analisien arabera, sareko trafikoaren %51 ez baitu gizakiak sortzen, makinek baizik. Sarea arakatzen duten robotak sortzen omen dute trafiko guzti hori.
Ez da zaila hau imajinatzea; Pentsa robot batek zenbat orri bisitatu ditzakeen, eta zein abiadetan. Gu baino azkarragoak dira, bai nabigatzen eta baita informazioa pilatzen ere. Baina gizakiok gure alde onak ere baditugu; Gaur gaurkoz makinek baina hobeto identifikatzen baitugu kalitatea, bai testu, argazki eta gainontzekoetan. Eta beste ikuspegi bat: Nork programatzen ditu robotak?
Web trafikoaBeti bezala informazioa edukitzearen eta inteligentziaren hausnarketan sartuko ginateke… Gehiegi akaso astelehen baterako. Baina datua hortxe geratzen da, datuaren interpretazioa norberaren esku.

Argazkia: Incapsula, Fondostv

Google Play: Zerbitzuen bateragunea

features-google-playGoogle handiaz ezin gara aspertu, astero astero gugana berrikuntzak ekartzen dituelako eta egunetik egunera eraldatzen dabilelako. Eta aste honetan ere halaxe da, Google Play izeneko plataforma aurkeztu berri baitu.
Hodei konputazioan oinarritutako aplikazio bat dakarkigu oraingoan.
Bere web zerbitzu denak bateratuko dituena: Android Market, Google Music eta Google ebookstore-z ahazten joan beharko dugu. Orain arte, musika, jokoak, ebookak… zerbitzu ezberdinetan eskaintzen zituen G handiak. Ba gaurtik aurrera Play izeneko zerbitzuan topatuko ditugu hauek.

Pentsa liteke, orain arte ondo funtzionatu izan duenak, ongi funtzionatzen jarraituko duela, baina beste alde batetik zerbitzu erraldoi bat martxan jartzean honek ere konplikazioak ekar ditzake. Hala eta guztiz ere oraindik goiz da ezer esateko, beraz itxaron egin beharko dugu zerbitzua gurean nola sartzen den ikusteko.
Hemen azpian zerbitzu berria aurkezteko erabili duten bideoa uzten dizuet.