Monthly Archives: July 2012

035 Prototipoa: iPad-a iPhone bihurtu zenekoa

ipad0

Zer izan zen lehena? Arrautza ala oiloa? Oiloa edo arrautza? Edo mundu teknologikora etorrita: Zer sortu zuten Applekoek lehenago iPad-a edo iPhonea?

Ba dirudienez (eta argazkiek hori esaten dute), Applek tableta bat sortu zuen telefono baten aurretik. Bill Gatesekin izandago afari baten ostean, Steve Jobs-ek Microsofti aurre egiteko “benetako” tableta bat egitea proposatu zuen. 035 prototipoa bezala ezagutu zen eta 2002an sortu zuten Apple-en. Botoirik ez zuen pantaila bat zen eta gaur egungo dock-aren aurrekari bat ere bazuen.

Dirudienez gero proiektua alde batera utzi ostea, iPhona sortzeko oinarritzat hartu zuten lehen tableta hura.

Apple-k Samsunekin epaitegietan duen liskar batean atera dira argazkiak (gaur egungo tableten diseinua eurena dela adierazteko erabili dituzte).  Argazkiak jarraian ikusi ditzakezue.

ITURRIA | Networkworld

Lan Irekia, zure ekimena lau haizetara zabaltzeko

Helburu soziala duen web ekimen bateko kide bazara, irakurri, arretaz, ondorengo informazioa.

lan-irekia-logoLan Irekia plataforma aurkeztu nahi dizuegu; euren ekimenak bultzatzeko teknologia berriak erabiltzen dituzten proiektuak jasotzen dira Lan Irekia plataforman. Hori bai, ekimenek helburu soziala izan behar dute, herri ekimenetik sortuak. Proiektu horiek garatzeko eta zabaltzeko laguntza ematen du Lan Irekiak.

Plataforma horretan parte hartzeko, zer egin behar den? Hasteko, eman lehenbailehen izena hemen. Izena ematen duten proiektu guztien artean aukeraketa bat egingo du Lan Irekia-k. Banan banan aztertuko dituzte aukeratutako proiektuak, eta horiek dituzten premiak edo beharrak jarriko dituzte mahai gainean.

Ondoren, orientatzaile baten esku jarriko dira azterketaren emaitzak,

Lan Irekia ekimenaren aurkezpena

Lan Irekia ekimenaren aurkezpena

proiektuaren etekinak hobetzeko. Nolabait, ekimenen errendimendua hobetzen lagunduko dute orientatzaileek, aholkulari lana egingo dute. Prozesua amaitzeko, jardunaldiak edo topaketak antolatuko dira web ekimen ezberdinetako kideekin, ezagutzak trukatzeko. Enpresetako eta erakundeetako ordezkariek ere hartuko dute parte topaketetan. Modu horretan, zubilana egin nahi da erakundeen eta ekintzaileen artean.

Eredua: Ciutadania 4.0

Azken batean, euren proiektuak zabaltzeko eta ezagutzera emateko laguntza behar duten ekimenentzat aukera bat da Lan Irekia. Kataluniako Ciutadania 4.0 plataforman oinarrituta dago. Bultzatzaileen arabera, platafoman parte hartzen duten ekimenen onurak begibistakoak dira: ikusgarritasuna, baliabideak eta zabalkundea lortzen dituzte sarean eta saretik kanpo, orientatzaileek emandako laguntzari esker eta enpresa zein erakundeetako ordezkariekin abiatutako harremanei esker.

Prozesuaren lehen fasea uztailaren 20an amaituko da. Beraz, hiru egun dituzu izena emateko. Ondoren, azterketa fasea etorriko da. Hau da, aukeratutako proiektu guztiak orientatzaileen esku utziko dira, bideragarritasuna lantzeko.

Dagoeneko, 40 proiektu inguru aurkeztu dira. Tartean dira, Lasterketak, Eldersarea, Llévame al huerto edota Truecasa bezalako ekimenak.
Zu ere, animatu zaitez, irabazteko asko duzu eta!

Facebook sareak 2 milioi pertsona galdu ditu

Facebook

Gora eta gora doan enpresa dela esan ohi izan dugu. Baina badirudi ez dela horrela. Facebook-ek 2 milioi pertsona galdu dituelako Espainian, SocialBakers analisi etxearen arabera.

Duela 55 hilabete 18 milioi pertsona zeuden F handian, eta gaur egin 16 milioi besterik ez dira. Urte erdian erabiltzaileen %12 galdu duela esan daiteke. Borratu baino, pertsona hauen aktibitatea murriztu edo ia desagertu egin dela esan daiteke.

Eta hau zergatik?

  • Plataformak izan dituen aldaketengatik
  • Beste sare sozialen gorakadagatik: Twitter, Google+, Pinterest…
  • Enpresek gero eta emaitza gutxiago lortzen dituztelako bertan
  • Moda pasa delako…

Hemen azpian dituzue datuak. Otsailekoak aurrena eta gero ekainekoak.

sbmr-es-feb2012

SBSMR-June2012-ES